18. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Odietako Udalaren Osoko Bilkurak, 2025eko abenduaren 30ean egindako bilkuran, hasierako onarpena eman zien 2026ko ekitaldiko aurrekontuen espedienteari eta horiek gauzatzeko oinarriei. Espedientea hamabost egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aintzat hartuz xedaturik dagoena Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 5/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan.

Erripan (Odieta), 2025eko abenduaren 30ean.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2600189