18. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldia iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da Odietako Udalaren 2026ko ekitaldiko plantilla organikoa, zeina beherago azaltzen baita; hori guztia, aintzat hartuz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedaturik dagoena (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Odietako Udalak 2025eko azaroaren 10eko osoko bilkuran hartu zuen hasiera batez onesteko erabakia, eta hura argitaratu zen 2025eko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 1ean. Inork ez dio alegaziorik aurkeztu espedienteari.

FUNTZIONARIOEN PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostua: idazkaria. Plaza kopurua: 1. Maila: A. Osagarriak: %35 (lanpostukoa). Administrazio-egoera: hutsik. Baldintzak: batasunean Ultzamako Udalarekin, hura baita batasuneko burua.

LAN-KONTRATUDUN FINKOEN PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostua: administrari-ofiziala. Plaza kopurua: 1. Maila: C. Osagarriak: mailakoa: %12; lanpostukoa: %23. Administrazio-egoera: jardunean. Baldintzak: euskaraz jakitea (B2 maila). Lanaldi partziala, %87,31.

LAN KONTRATUDUN FINKOEN IZENEN ZERRENDA

Izen-deiturak: Irure Ibero, Itziar. Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (egonkortzea). Zerbitzu aitortuak: 2011ko martxoaren 16a. Administrazio-egoera: jardunean.

Erripan (Odieta), 2025eko abenduaren 31n.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2517342