18. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Murillo el Frutoko Udalak, 2025eko azaroaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, ondoren ematen den 2026ko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda onetsi zituen, bai eta horietan egindako aldaketak ere, lanpostuok nork betetzen dituen zehaztuta; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 233., 235. eta 236. artikuluetan.

Iragarkia 2025eko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 15ean, eta horren ondotik jendaurrean egon da. Inork ez du alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsi, eta argitara ematen da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Murillo el Fruton, 2026ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Diego Palacios Bescos.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Lanpostuaren izena: idazkaria/kontu-hartzailea. Funtzionarioak: 1. Maila: A. Osagarriak: lanpostuko osagarria: %31,88. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Jarduteko baldintzak: jardunean.

Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala/diruzaina. Funtzionarioak: 1. Maila: C. Osagarriak: lanpostuko osagarria: %18,35; mailakoa: %12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Jarduteko baldintzak: jardunean.

Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Funtzionarioak: 1. Maila: D. Osagarriak: lanpostuko osagarria: %13,77; mailakoa: %15, arrisku berezikoa: %10; lanaldiaren luzapenekoa: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Jarduteko baldintzak: jardunean.

Funtzionarioen eta gainerakoen izenen zerrenda

Izen-deiturak: Zozaya Yunta, María Izaskun. Kargua: idazkaria/kontu-hartzailea. Administrazio egoera: zerbitzu eginkizunetan. Funtzionarioa. Zerbitzu aitortuen data: 2000-08-01. Maila: A. Gradua: 5.

Izen-deiturak: Goñi Marin, Leire. Kargua: administrari-ofiziala/diruzaina. Administrazio-egoera: jardunean. Funtzionarioa. Zerbitzu aitortuen data: 2017-03-06. Maila: C. Gradua: 1.

Izen-deiturak: Palacios Bescos, Diego. Kargua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Administrazio-egoera: zerbitzu berezietan. Funtzionarioa. Zerbitzu aitortuen data: 2017-03-13. Maila: D. Gradua: 2.

Langileen eta administrazio-egoeren zerrenda

1.–Julen Jiménez Jiménez jauna idazkari/kontu-hartzailearen eginkizunak betetzen hasi zen 2025eko uztailaren 2an, Xabierko eta Petilla Aragoiko udalek baimendutako zerbitzu-eginkizun baten bidez. Zerbitzuak aitortu behar zaizkio 2019ko urtarrilaren 21etik, 2. graduarekin.

2. –Gainerako langileak, premien eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren edo besteren dirulaguntzen arabera.

Iragarkiaren kodea: L2600173