2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL FRUTO
2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Murillo el Frutoko Udalak, 2025eko azaroaren 28an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea erakunde honen 2026ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak, eta jendaurrean jartzea, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Iragarkia 2025eko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 15ean, eta horren ondotik jendaurrean egon da. Inork ez du alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onesten da, eta argitara ematen da.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
2026RAKO UDAL AURREKONTUA
DIRU-SARRERAK (eurotan) |
1. kapitulua | Zuzeneko zergak | 182.000 |
2. kapitulua | Zeharkako zergak | 4000 |
3. kapitulua | Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak | 36.750 |
4. kapitulua | Transferentzia arruntak | 370.556,07 |
5. kapitulua | Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak | 438.848 |
6. kapitulua | Inbertsio errealak besterentzea | 1000 |
7. kapitulua | Kapital-transferentziak | 603.193,93 |
8. kapitulua | Finantza-aktiboak | |
9. kapitulua | Finantza-pasiboak | |
DIRU-SARRERAK, GUZTIRA | 1.636.348,00 |
GASTUAK (eurotan) |
1. kapitulua | Langileria-gastuak | 334.200 |
2. kapitulua | Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak | 496.962 |
3. kapitulua | Finantza-gastuak | 21.000 |
4. kapitulua | Transferentzia arruntak | 33.150 |
5. kapitulua | Kontingentzia-funtsa | |
6. kapitulua | Inbertsio errealak | 691.802,14 |
7. kapitulua | Kapital-transferentziak | |
8. kapitulua | Finantza-aktiboak | |
9. kapitulua | Finantza-pasiboak | 59.233,86 |
GASTUAK, GUZTIRA | 1.636.348,00 |
Murillo el Fruton, 2026ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Diego Palacios Bescos.
Iragarkiaren kodea: L2600172