18. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Murillo El Cuendeko Udalak, 2025eko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2026ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua ikusgai egonen da Idazkaritzan (Arradan) hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten bizilagunek nahiz interesdunek, eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Arradan (Murillo el Cuende), 2025eko abenduaren 31n.–Alkatea, Itziar Malón Caspe.

Iragarkiaren kodea: L2517340