18. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Murillo el Cuendeko Udalak, 2025eko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026. urteko plantilla organiko eta funtzionala.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Arradan (Murillo el Cuende), 2025eko abenduaren 31n.–Alkatea, Itziar Malón Caspe.

Iragarkiaren kodea: L2517331