18. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Murchanteko Udalak, 2025eko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko ekitaldiko plantilla organikoa.

Espedientea jendaurrean egonen da Murchanteko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio eta alegazioak aurkez ditzaten.

Murchanten, 2026ko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Macario Manuel Jarauta Simón.

Iragarkiaren kodea: L2600042