18. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Mañeruko Udalak, 2026ko urtarrilaren 8an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta haiek betearazteko oinarriak.

Iragarki hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktuen taulan, eta espedientea jendaurrean paratzen da, bizilagunek eta interesdunek aukera izan dezaten hura aztertzeko Udalaren Idazkaritzan, eta aukera izan dezaten, halaber, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa eta oharrak aurkezteko, hamabost egun balioduneko epean, argitaratzen denetik hasita. Aditzera ematen da espedientearen hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela, baldin jendaurreko epean alegaziorik jasotzen ez bada. Hori dena, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari eta harekin bat heldu direnei (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta, orobat, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari eta harekin bat heldu direnei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Mañerun, 2026ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Itziar Martínez Arbeloa.

Iragarkiaren kodea: L2600304