18. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUKIN

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Lukingo Udalak, 2025eko abenduaren 13an egin osoko bilkuran, honako ERABAKI hau hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea 2026ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

2. Hasiera batez onestea Lukingo 2026ko aurrekontua betearazteko oinarriak.

3. Bai aurrekontu orokorra bai hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta interesdunek azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu orokor hori behin betiko onetsitzat joko da, jendaurrean egoteko epea iragandakoan.

Aditzera ematen da, honako artikulu hauetan xedatutakoa bete beharrez: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua eta lege hori garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikulua.

Lukinen, 2026ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Javier Martínez Giralda.

Iragarkiaren kodea: L2600440