18. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUKIN

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Lukingo Udalak, 2025eko abenduaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026. urteko plantilla organikoa.

Horrenbestez, erabaki hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, eta jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, aldizkari ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Interesdun orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, aipatutako epean, eta jartzen ahalko dira egokitzat jotzen diren alegazioak eta erreklamazioak.

Epe horretan haren aurkako erreklamaziorik jartzen ez bada, langileen plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da.

Lukinen, 2026ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Javier Martínez Giralda.

Iragarkiaren kodea: L2600436