1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 22ko 61/2025 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, amaiera ematen zaio Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuan bigarren jarduerako egoeran dauden suhiltzaile eta suhiltzaile-kaboei bigarren jarduerako plazak esleitzeko lehiaketaren 2025eko prozedurari.
Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 27ko 61/2025 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuan bigarren jarduerako egoeran dauden suhiltzaile eta suhiltzaile-kaboei bigarren jarduerako plazak esleitzeko 2025eko ekitaldiko lehiaketa onetsi zen. Lehiaketa horren barruan, Isidro José Ullate Martínez jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 22ko 61/2025 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez amaiera ematen baitzaio deialdiko plazak betetzeko prozedurari.
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izateko, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña) edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-ElektronikoaHorretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea gora jotzeko errekurtsoaren kopia hori.
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 15ean.–Barneko zuzendari nagusia, Salvador Díez Zapata.
Iragarkiaren kodea: F2600601