18. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2025eko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 16an, 2026ko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez baitu aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jo da, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hori dela-eta, laburtuta argitaratzen da behin betiko onetsitako aurrekontua, aipatutako foru-legearen 272. artikuluari jarraikiz:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 579.666,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 1.071.448,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 17.207,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 41.785,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 85.340,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 47.500,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza pasiboak: 101.461,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.994.401,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 654.080,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 45.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 172.050,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 849.034,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 144.977,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 79.260,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.944.401,00 euro.

Los Arcosen, 2026ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Eduardo García de Galdiano Baños.

Iragarkiaren kodea: L2600398