18. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Aldaketa, 2025eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

2025eko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 17an, 2025eko plantilla organikoan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia.

Gero, 2025eko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, jendaurreko epean aurkeztutako alegazioak ebatzi ziren. Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da 2025eko plantilla organikoaren aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aplikatzekoa den araudia: 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa, 235. artikulua.

Aldaketaren xehetasuna:

1. %35,52ra igo da 3 zenbakidun plazaren lanpostuko osagarria.

2. Arrisku bereziko osagarri berria sortu da, %7koa, plantillako 3 eta 4 zenbakidun plazei aplikatzekoa.

LANPOSTUA

FUNTZIONARIOAK

SARBIDEA

OSAGARRIAK

3

Zerbitzu anitzak

Oposizio-lehiaketa

%32,52 (1) %12 (2) %10 (1) %7 (6)

4

Zerbitzu anitzak

Oposizio-lehiaketa

%12,99 (1) %12 (2) %7 (6)

(1).–Lanpostuko osagarria.

(6).–Arrisku bereziko osagarria.

Lekunberrin, 2026ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Arkaitz Goikoetxea Arriola.

Iragarkiaren kodea: L2600222