2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IGUZKITZA
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Iguzkitzako Udalak, 2025eko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.
Onetsitako aurrekontua Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea iragandakoan.
Azketan, 2026ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Miguel Abrego Bujanda.
Iragarkiaren kodea: L2600444