18. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foruzaingoko agente lehenen zenbait plaza lehiaketaren bidez edo lehiaketa berariazkoaren bidez betetzeko deialdiaren kalifikazio epaimahaiak 2025eko azaroaren 24an hartutako erabakiaren aurka, zeinaren bidez onetsi baitziren proba teoriko-praktikoaren behin betiko emaitzak. Deialdi hori Barneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 6580E/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Barneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 6580E/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foruzaingoko agente lehenen zenbait plaza lehiaketaren bidez edo lehiaketa berariazkoaren bidez betetzeko. Deialdi horren barruan, 1380 eta 1384 PIZak dituzten pertsonek gora jotzeko errekurtso bana jarri dute kalifikazio epaimahaiaren 2025eko azaroaren 24ko Erabakiaren aurka, zeinaren bidez deialdiko proba teoriko-praktikoaren behin betiko emaitzak onesten baitira.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izateko, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña) edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea gora jotzeko errekurtsoaren kopia hori.

Iruñean, 2026ko urtarrilaren 15ean.–Barneko zuzendari nagusia, Salvador Díez Zapata.

Iragarkiaren kodea: F2600598