2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Etxarriko Udalak, 2025eko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2026. urteko aurrekontua.
Onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten herritarrek edo interesdunek, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Etxarrin, 2025eko abenduaren 23an.–Alkatea, José María Odériz Azcona.
Iragarkiaren kodea: L2600215