2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EKALAKO KONTZEJUA
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Batzar honek, 2026ko urtarrilaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026. urterako aurrekontu orokor eta bakarra.
Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko apartatuan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.
Ekalan, 2026ko urtarrilaren 13an.–Kontzejuburua, Marta Urtasun Galdeano.
Iragarkiaren kodea: L2600405