2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORTES
2026ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena
Udalak, 2026ko urtarrilaren 8an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Espedientea ikusgai dago Cortesko Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoko gardentasun atarian, esteka honetan:
https://cortes.sedelectronica.es/transparency/371e4b24-af99-45c8-beeb-20b189d47e3b/
Halaber, onetsitako aurrekontua jendaurrean jarriko da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin.
Alegazio edo erreklamaziorik egon ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.
Cortesen, 2026ko urtarrilaren 14an.–Alkatea, María Concepción Ausejo Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2600483