2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena
2025eko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 15ean, Berriozarko Udalaren 2026ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarraren espedientea hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko aldia iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2026ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 2.510.250,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 240.000,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 603.725,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 6.486.910,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 75.310,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak eta bestelako diru-sarrerak: 80.000,00 euro.
Guztira: 9.996.195,00 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 5.571.596,66 euro.
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 2.682.050,40 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.117.663,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 509.000,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 115.000,00 euro.
Guztira: 9.995.310,06 euro.
Berriozarren, 2026ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2600324