18. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetutako eskumenak bereganatzea

Barañaingo Udaleko alkateak, 2025eko abenduaren 23aan, 1322 Ebazpena eman du. Hona hemen haren testu osoa:

Barañaingo Udaleko alkate udalburuaren ebazpena, zeinaren bidez bereganatzen baititu zenbait eskumen; alkateak berak ekainaren 29an emandako 790/2023 Ebazpenaren bidez, Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetu zizkion eskumen horiek, 2025eko abenduaren 29tik 31ra bitartean. María Lecumberri Bonilla, Barañaingo Udaleko alkate udalburua. Hauxe dio 10.1 artikuluak, azaroaren 26ko 40/2015 Legean (lege horrek hizpide ditu herri administrazioen araubide juridikoa eta administrazio prozedura erkidea): "Organo gorenek berenganatu egin dezakete beren mendeko organoek ebatzi ohi dituzten edo eskuordetza bidez ebatzi beharreko gai baten edo batzuen ardura, arrazoi teknikoek, ekonomikoek, juridikoek edota gizartearen edo lurraldearen aldetikoek hala eskatzen dutenean". Oraingo honetan, eskumenak bereganatzeko arrazoia da 2026. urterako udalak kontabilitate-programa alkdatzea; horrenbestez, komenigarria da alkateak bereganatzea Tokiko Gobernu Batzarrak dituen eskumenak. Izan ere, hobe da kide bakarreko organo batek edukitzea eskumen horiek, eta, hala, behar ez izatea bilkurarik eratzea eta deialdirik egitea. Horrenbestez, jarraikiz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikuluari (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea), apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 artikuluari (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta Toki Erakundeen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduri, zehazki, 43., 44., 45., 114., 118., 120. eta 121. artikuluei (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez),

EBATZI DUT:

Lehena.–Alkate honek zenbait eskumen bereganatzea, 2025eko abenduaren 29tik 31ra Tokiko Gobernu Batzarrari legozkiokeenak, alkateak berak ekainaren 29ko emandako 790/2023 Ebazpenean adierazitako horiek berak.

Biogarrena.–Ebazpen honen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua). Betiere, eskumenen bereganatzea eraginkorra izanen da ebazpen hau sinatu eta biharamunetik.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Ogasun Arloari, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Tokiko Gobernu Batzarrari erabaki honen berri ematea kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Barañainen, 2026ko urtarrilaren 7an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2600048