18. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZUELO

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Azueloko Udalak, 2025eko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla jendaurrean egonen da Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa, 235. artikulua.

Azuelon, 2026ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Roberto Crespo Morentin.

Iragarkiaren kodea: L2600311