1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
20/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 7koa, zeinaren bidez aldatzen baita Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 28ko 3174/2025 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren seigarren oinarrian ezarritako kalifikazio epaimahaiaren osaera (deialdi horren xedea da koordinazioko operadore laguntzaileen lanpostuan aritzeko izangaien bi zerrenda osatzea hautaproben bidez; bata, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontratazioetarako).
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urriaren 28an onetsitako 3174/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen koordinazioko operadore laguntzaileen lanpostuan aritzeko izangaien bi zerrenda osatzeko hautaproben bidez; bata, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontratazioetarako. Ebazpen hori 2025eko 235. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 24koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 15eko 3711/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendak onetsi ziren.
Deialdiaren 6.2 oinarriak xedatzen duenez, kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.
Onartutako eta baztertutako izangaien zerrenda aztertu ondoren, Juan Manuel Morales Goldárazek, David Etuláin Cigandak eta Ana Isabel Munguira Elizondok jakinarazi dute kalifikazio epaimahaian parte hartzetik abstenitzeko moduko egoera batean daudela.
Ondorioz, bidezkoa da aipatutako deialdiaren seigarren oinarria aldatzea, kalifikazio epaimahaiaren behin betiko osaera zehazteko.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 28ko 3174/2025 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren seigarren oinarrian ezarritako kalifikazio epaimahaiaren osaera (deialdi horren xedea da koordinazioko operadore laguntzaileen lanpostuan aritzeko izangaien bi zerrenda osatzea hautaproben bidez; bata, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontratazioetarako). Horrenbestez, kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:
–Epaimahaiburua: José Joaquín Pascual Garralda, Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuko zuzendaria.
–Ordezko epaimahaiburua: Iñaki Elías López jauna, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko zuzendaria.
–Epaimahaikidea: Pablo Cabañas Martínez, segurtasun arloko goi mailako teknikaria.
–Ordezko epaimahaikidea: Pedro Recarte Gaztambide, Larrialdietako Prebentzio, Informazio eta Prestakuntza Ataleko burua.
–Epaimahaikidea: María Cristina Lorente Gracia, SOS Nafarroa Ataleko burua.
–Ordezko epaimahaikidea: Juan Manuel Lobo Palanco, Larrialdien eta Komunikazio Sistemen Plangintza eta Koordinazio Ataleko burua.
–Epaimahaikidea: Blanca Esther del Peral Castillejo, Langileen Batzordeak izendatutako ordezkaria.
–Ordezko epaimahaikidea: Víctor Rubio Martínez jauna, Langileen Batzordeak izendatutako ordezkaria.
–Idazkaria: Yolanda Jiménez Marín, gelako burua.
–Ordezko idazkaria: Virginia Recalde Dorronsoro, gelako burua.
2. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Gobernuak Interneten duen web-orriaren deialdiaren fitxan (www.nafarroa.eus).
3. Ebazpen honen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.
4. Ebazpen hau igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari, Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta epaimahaiko kideei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 7an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2600200