18. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARLEGIKO KONTZEJUA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Arlegiko Kontzejuko Batzarrak, 2025eko abenduaren 29an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Arlegiko Kontzejuaren 2026ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Iragarkia erakundearen iragarki-taulan ere argitaratuko da. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzakete.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Kontzejuko Batzarrak hartuko du haiek ebazteko erabakia, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Arlegin, 2026ko urtarrilaren 12an.–Kontzejuko burua, Christian Waskonig Caro.

Iragarkiaren kodea: L2600379