18. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

2025erako aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2025ko abenduaren 22an egindako ohiko bilkuran, besteak beste, Udalaren 2025eko ekitaldirako aurrekontu orokor bakarra eta plantilla organikoa eta exekuzio oinarriak onartzea erabaki du.

Nafarroako Foru Ogasunari buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako espedienteak Udal Idazkaritzan jarriko dira ikusgai, hamabost egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta udal taulan, interesdunek espedientea aztertu eta egoki iritzitako erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, adierazitako espedienteak behin betiko onartuta geratuko dira aurreko paragrafoan adierazitako jendaurreko aldia igaro ondoren.

Arbizun, 2025eko abenduaren 23an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2600010