2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARATZURIKO KONTZEJUA
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Aratzuriko Kontzejuko Batzarrak, 2025eko abenduaren 30ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Aurrekontua jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek hura aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Aratzurin, 2026ko urtarrilaren 9an.–Kontzejuko burua, María Alicia García Esparza.
Iragarkiaren kodea: L2600299