178. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 9a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ETXARRI ARANATZ

Prozedura exekutiboko egitateen jakinarazpena
Erreferentzia: E084000/00017/2026

Kasu bakoitzean espedientean aipatzen diren arrazoiengatik, ezin izan da jakinarazpena egin; hain zuzen ere, abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorreko 99. artikuluko 2. idatzi-zatian agindutako jakinarazpena (Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra). Horregatik, Foru Lege horren 99. artikuluko 4. idatzi-zatiak agintzen duenari jarraikiz, ediktu hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta dei egiten zaie ondoko interesdunei, bulego kudeatzailera ager daitezen (Iruñeko Eneko Aritza kalea 16, etxabea, astelehenetik ostiralera, goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu bietara), Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamabost egun naturaleko epean, berak zuzenean edo behar bezala ordezkatuta, jakinarazpena jasotzeko. Eta aditzera ematen zaie ezen, epe hori betetzen denean agertu ez badira, egintza horiek jakinarazi zaizkiela ulertuko dela, ondorio guztietarako, epea bete eta biharamunetik.

Zergapekoei ohartarazten zaie: premiamenduzko prozeduraren edozein tramite jakinarazitzat jotzen denean, ez interesdunak ez haien ordezkariak agertu ez direlako, jakinarazitzat joko dela premiamenduzko prozedurak egiten diren hurrengo jarduketetan eta jardunbideetan, nahiz eta ez duten galduko beste edonoiz agertzeko eskubidea.

Administrazio-egitate horren aurka honako helegiteetako bat jar daiteke hautaz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoaren beraren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi ondotik.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Etxarri Aranatzen, 2026ko irailaren 1ean.–Diru-biltzaile exekutiboa, Lorena Almandoz.

DEITUAK DIREN ZORDUNAK

IZENA

IFZ7IFK

EGINBIDEA

JM

18204166B

1282232026

CC

44623720V

1327502026

CC

72701311J

1347822026

CC

X3448888S

1637512026

CC

Zutabeko gakoak JM (jakinarazpen mota):

CC: Banku kontuak bahitzeko eginbideak, SM: Lansariak eta soldatak bahitzeko eginbideak, DF: Zerga itzulketak eta/edo Nafarroako Gobernuak aitortutako kredituak bahitzeko eginbideak, CA: Kredituak bahitzeko eginbideak, RB: Ondasunen eta eskubideen errekerimendua, CF: Ordainketa zatikatua onartzea, PE: Enbargo-probidentzia, PA: PAC dirulaguntzak enbargatzeko eginbideak, RA: Jaraunspena onartzeko errekerimendua, RP: Jaraunsleei ordaintzeko errekerimendua.

Iragarkiaren kodea: L2611842