2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BUÑUEL
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Buñuelgo udal-mugartetik kanpo egonen naiz.
Hortaz, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 47. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, eta nire eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Buñuelgo Udaleko alkate gisa ditudan eskudantzia guztiak lehen alkateorde Alfonso Carlos Bordonaba Roderoren esku uztea, karguan nire ordez jardun dezan 2026ko irailaren 7tik 13ra arte, biak barne.
Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari eta udaleko zerbitzu teknikoei jakinaraztea, zer errekurtso jar dezaketen ohartarazita, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta helbide honetan argitaratzea: https://sedeelectronica.bunuel.es/. Udalbatzari honen berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkuran.
Buñuelen, 2026ko abuztuaren 31n.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.
Iragarkiaren kodea: L2611684