176. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuan ezarritakoarekin (zeinak onesten baitu Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua).

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra. Alkatea udalerritik kanpo egonen denez 2026ko abuztuaren 17tik 23ra, biak barne, ordezkoa behar da. Horrenbestez, Saturnino Rapún Urzainqui Arguedasko Udaleko lehen alkateordearen esku uzten dira alkateari dagozkion eginkizunak.

Arguedasen, 2026ko abuztuaren 17an.–Alkatea, José Luis Sanz Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L2611168