2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BARAÑAIN
Lan publikoaren eskaintza, Udal Musika Eskolarena, 2026rako
Barañaingo Udal Musika Eskolaren Patronatuak, Barañaingo Udaleko erakunde autonomoak, 2026ko ekainaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, honako hau erabaki du:
Lehenbizikoa.–Onestea Barañaingo Udal Musika Eskolako lan publikoaren eskaintza 2026rako. Honako lanpostu hauek jaso dira, besteak beste:
–Akordeoiko irakaslearen 1 plaza (11.1 plaza); araubide juridikoa: lan-kontratuduna; kategoria: irakaslea; lanaldia: %54,35; sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarria: irakaskuntzako osagarria (687,50 euro 23 eskola-ordurengatik).
–Gitarrako irakaslearen 1 plaza (11.5 plaza); araubide juridikoa: lan-kontratuduna; kategoria: irakaslea; lanaldia: %100; sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarria: irakaskuntzako osagarria (687,50 euro 23 eskola-ordurengatik).
–Txistuko irakaslearen 1 plaza (11.15 plaza); araubide juridikoa: lan-kontratuduna; kategoria: irakaslea; lanaldia: %43,75; sarbidea: oposizio-lehiaketa; hizkuntza (derrigorrezkoa): euskarako C1 maila; osagarriak: irakaskuntzako osagarria (687,50 euro 23 eskola-ordurengatik).
Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Luis Morondo Musika Eskolako lan publikoaren eskaintza 2026rako, baita eskolako iragarki-taulan eta web-orrian ere, eta adieraztea plaza horiek 2026an beteko direla.
Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Barañainen, 2026ko abuztuaren 17an.–María Lecumberri Bonilla, Luis Morondo Musika Eskolako burua.
Iragarkiaren kodea: L2611190