2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Ordenantza, arautzen dituena herri-lurretako aprobetxamenduak. Behin betiko onespena
Akatsa atzeman da iragarki honetan: "Aldaketa, Hiriko mugikortasun jasangarriaren udal-ordenantzan. Behin betiko onespena". Iragarkia argitara eman zen 2026ko 151. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 4an. Hori horrela, hona hemen zuzenketa:
Honako hau dioen tokian:
"17. artikulua. Ibilgailuak oinezkoen eremuetan sartzea arautzea.
1. Bateragarriak izan daitezen, batetik, kale horietako oinezkoen erabilera eta xedea, eta bestetik, zerbitzu publikoak ematea bermatu beharra, eta bizilagunei sarbidea errazteko, baimendutako ibilgailuak sartzen ahalko dira oinezkoen eremuetan eta kaleetan, behar den eskaera izapidetu ondotik.
Betiere, baimendutako ibilgailuek errespetatu beharko dituzte trafikoa arautzen duten bide-seinaleak eremu horietan sartzen direlarik.
Aldaketaren bat gertatzen bada baimena ematea eragin zuen baldintzaren batean, eskatzaileak haren berri eman beharko dio Tuterako Udalari hilabeteko epean, beranduenez.
2. Oinezkoen eremuetako zamalanak eginen dira horren gainean ezarritako ordutegian, eta ezarritako ibilbideei jarraikiz.
3. Debeku da ibilgailuak sartzea eta aparkatzea oinezkoen eremua osatzen duten kale guztietan, baimendutako ibilgailuak izan ezik, zeinek xede horretarako seinaleztatutako tokiak erabili beharko baitituzte.
4. Zehaztutako oinezkoen eremuan sartzen ahalko dira:
a) Egoiliarren ibilgailuak, eremua osatzen duten kale edo plazetan. Orobat, honako hauei soilik ematen ahalko zaie baimena:
–Egoiliarraren titulartasuneko ibilgailuak.
–Egoiliarrak errentan hartu dituen ibilgailuak.
–Baldin lantoki duen enpresak ibilgailu baten erabilera esklusiboa laga badio egoiliarrari, ibilgailu horri ere ematen ahalko zaio baimena.
Baldin eta egoiliarrek ez badute ibilgailu propiorik, ez badute ibilgailurik errentan hartu eta lantoki duten enpresak ez badie laga ibilgailu baten erabilera esklusiboa, beste ibilgailu batendako eskatzen ahalko dute baimena. Dena den, gehienez ere bi (2) baimen emanen dira etxebizitza bakoitzeko. Ibilgailurik ez daukaten egoiliarrendako baimen hauek ez dira emanen baldin eta etxebizitza berean bizi diren egoiliarrek bi (2) ibilgailu edo gehiago baldin badauzkate baimenduta jada.
b) Eremuko kaleetan dauden negozio, elkarte, peña eta abarretako ibilgailuak, eta honelaxe eskuratuko dute baimena:
i) Tabernak, dendak eta abar: bi (2) baimen, sozietate izen bakoitzeko.
ii) Gastronomia elkarteak, peñak eta elkarteak oro har: baimen bat (1) hogeita bost (25) bazkideko edo frakzio bakoitzeko.
iii) Turismo ostatuak: establezimendu horietan ostatatzeko erreserba duten bezeroak baino ez dira sartzen ahalko, garajea dagoenean. Garaje plaza bakoitzeko, ibilgailu bat, gehienez, baimenduko da.
c) Eremuko kaleetako garajeetan aparkatzen diren ibilgailuak. Honako hauei soilik ematen ahalko zaie baimena:
–Garaje plazaren jabearen edo errentariaren titulartasuneko ibilgailuak.
–Garaje plazaren jabeak edo errentariak errentan hartuak dituen ibilgailuak.
–Baldin lantoki duen enpresak ibilgailu baten erabilera esklusiboa laga badio garaje plazaren jabeari edo errentariari, ibilgailu horri ere ematen ahalko zaio baimena.
Alokatzen diren garajeak edo garaje plazak ez daudenean lotuta etxebizitza bati, honako alderdi hauek hartu beharko dira kontuan:
–Baimena izapidetzen duen unitateak Nafarroako Foru Ogasunari igorriko dio alokairu kontratua, behar diren ondorioak izan ditzan errentatzailearendako.
–Baimena eman ondoren, Tuterako Udalak edozein unetan egiaztatzen ahalko du garaje plaza benetan alokatuta dagoela, horretarako baliatuz Zuzenbidean onargarria den edozein frogabide, zeina balioetsiko baita bat etorriz Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legean ezarritako irizpideekin. Adibidez, hileko fakturak aurkezten ahalko dira, kontratua sinatu zenetik. Izan ere, etxebizitza bati lotuta ez dauden garaje edo garaje-plazen alokairuen kasuan, errentatzailea behartuta dago fakturok ematera (dagokion BEZaren atxikipenarekin).
5. Etxera eramateko zerbitzuetako ibilgailuak. Baimen bat, saltoki bakoitzeko, bere jabetzako turismo-ibilgailuen edo furgoneten kasuan, eta era guztietako motozikleta eta ziklomotorren kasuan.
6. Baimendutako beste ibilgailu batzuk:
a) Zerbitzu publikoetako eta mantentze-lanetako udal ibilgailuak.
b) Segurtasun indar eta kidegoen ibilgailuak.
c) Suteak itzaltzeko ibilgailuak eta osasun laguntzakoak nahiz anbulantziak, zerbitzuak egin behar dituztenean.
d) Bizikletak, abiadura egokian badabiltza eta oinezkoei arriskurik sortzen ez badiete.
e) Oinarrizko hornidurak (argindarra, gasa, ura, telekomunikazioak eta ehorzketa-zerbitzuak) ematen dituzten enpresen ibilgailuak.
f) Taxiak.
g) Desgaitasuna dutenek aparkatzeko txartelaren titularrak eramaten dituzten ibilgailuak. Eskubide hori aitortua dago Eskubide Sozialetako kontseilariaren martxoaren 7ko 52/2022 Foru Aginduaren 6. artikuluko b) eta f) letretan. Betiere, bete beharko dira agindu horren 7. artikuluan ezarritako betekizunak, eta aldez aurretik izapidetu beharko da artikulu honen 1. apartatuan adierazitako eskabidea.
Sor daitezkeen egoera bereziak aztertuko dira, interesdunak eskatuz gero.
7. Aldizkako/aldi baterako baimen bereziak: oinezkoen eremuan sartzeko baimena eskuratzen ahalko dute, Udaltzaingoan aldez aurretik hura eskatuta:
a) Eraikuntza enpresetako ibilgailuak, sarbide murriztuko kale edo plazetan obrak egiteko.
b) Etxe aldairetako ibilgailuak. Udaltzaingoak ezarriko du zein izanen den lanok egiteko modurik egokiena, eremuan ibiltzeko nahiz zamalanak egiteko eragozpenik ez sortzeko.
c) Aldi baterako instalazioak. Eremu horietan instalazioak aldi baterako jarri eta bide publikoa okupatzeko, Udalaren lizentzia beharko da. Eskaeran, okupazio horretarako zein ibilgailuk sartu beharra duten adieraziko da".
Honako hau behar du:
"17. artikulua. Ibilgailuak oinezkoen eremuetan sartzea arautzea.
1. Bateragarriak izan daitezen, batetik, kale horietako oinezkoen erabilera eta xedea, eta bestetik, zerbitzu publikoak ematea bermatu beharra, eta bizilagunei sarbidea errazteko, baimendutako ibilgailuak sartzen ahalko dira oinezkoen eremuetan eta kaleetan, behar den eskaera izapidetu ondotik.
Betiere, baimendutako ibilgailuek errespetatu beharko dituzte trafikoa arautzen duten bide-seinaleak eremu horietan sartzen direlarik.
Aldaketaren bat gertatzen bada baimena ematea eragin zuen baldintzaren batean, eskatzaileak haren berri eman beharko dio Tuterako Udalari hilabeteko epean, beranduenez.
2. Oinezkoen eremuetako zamalanak eginen dira horren gainean ezarritako ordutegian, eta ezarritako ibilbideei jarraikiz.
3. Debeku da ibilgailuak sartzea eta aparkatzea oinezkoen eremua osatzen duten kale guztietan, baimendutako ibilgailuak izan ezik, zeinek xede horretarako seinaleztatutako tokiak erabili beharko baitituzte.
4. Zehaztutako oinezkoen eremuan sartzen ahalko dira:
a) Egoiliarren ibilgailuak, eremua osatzen duten kale edo plazetan. Orobat, honako hauei soilik ematen ahalko zaie baimena:
–Egoiliarraren titulartasuneko ibilgailuak.
–Egoiliarrak errentan hartu dituen ibilgailuak.
–Baldin lantoki duen enpresak ibilgailu baten erabilera esklusiboa laga badio egoiliarrari, ibilgailu horri ere ematen ahalko zaio baimena.
Baldin eta egoiliarrek ez badute ibilgailu propiorik, ez badute ibilgailurik errentan hartu eta lantoki duten enpresak ez badie laga ibilgailu baten erabilera esklusiboa, beste ibilgailu batendako eskatzen ahalko dute baimena. Dena den, gehienez ere bi (2) baimen emanen dira etxebizitza bakoitzeko. Ibilgailurik ez daukaten egoiliarrendako baimen hauek ez dira emanen baldin eta etxebizitza berean bizi diren egoiliarrek bi (2) ibilgailu edo gehiago baldin badauzkate baimenduta jada.
b) Eremuko kaleetan dauden negozio, elkarte, peña eta abarretako ibilgailuak, eta honelaxe eskuratuko dute baimena:
i) Tabernak, dendak eta abar: bi (2) baimen, sozietate izen bakoitzeko.
ii) Gastronomia elkarteak, peñak eta elkarteak oro har: baimen bat (1) hogeita bost (25) bazkideko edo frakzio bakoitzeko.
iii) Turismo ostatuak: establezimendu horietan ostatatzeko erreserba duten bezeroak baino ez dira sartzen ahalko, garajea dagoenean. Garaje plaza bakoitzeko, ibilgailu bat, gehienez, baimenduko da.
c) Eremuko kaleetako garajeetan aparkatzen diren ibilgailuak. Honako hauei soilik ematen ahalko zaie baimena:
–Garaje plazaren jabearen edo errentariaren titulartasuneko ibilgailuak.
–Garaje plazaren jabeak edo errentariak errentan hartuak dituen ibilgailuak.
–Baldin lantoki duen enpresak ibilgailu baten erabilera esklusiboa laga badio garaje plazaren jabeari edo errentariari, ibilgailu horri ere ematen ahalko zaio baimena.
Alokatzen diren garajeak edo garaje plazak ez daudenean lotuta etxebizitza bati, honako alderdi hauek hartu beharko dira kontuan:
–Baimena izapidetzen duen unitateak Nafarroako Foru Ogasunari igorriko dio alokairu kontratua, behar diren ondorioak izan ditzan errentatzailearendako.
–Baimena eman ondoren, Tuterako Udalak edozein unetan egiaztatzen ahalko du garaje plaza benetan alokatuta dagoela, horretarako baliatuz Zuzenbidean onargarria den edozein frogabide, zeina balioetsiko baita bat etorriz Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legean ezarritako irizpideekin. Adibidez, hileko fakturak aurkezten ahalko dira, kontratua sinatu zenetik. Izan ere, etxebizitza bati lotuta ez dauden garaje edo garaje-plazen alokairuen kasuan, errentatzailea behartuta dago fakturok ematera (dagokion BEZaren atxikipenarekin).
d) Etxera eramateko zerbitzuetako ibilgailuak. Baimen bat, saltoki bakoitzeko, bere jabetzako turismo-ibilgailuen edo furgoneten kasuan, eta era guztietako motozikleta eta ziklomotorren kasuan.
e) Baimendutako beste ibilgailu batzuk:
i) Zerbitzu publikoetako eta mantentze-lanetako udal ibilgailuak.
ii) Segurtasun indar eta kidegoen ibilgailuak.
iii) Suteak itzaltzeko ibilgailuak eta osasun laguntzakoak nahiz anbulantziak, zerbitzuak egin behar dituztenean.
iv) Bizikletak, abiadura egokian badabiltza eta oinezkoei arriskurik sortzen ez badiete.
v) Segurtasun publiko eta pribatuko zerbitzuak.
vi) Oinarrizko hornidurak (argindarra, gasa, ura, telekomunikazioak eta ehorzketa-zerbitzuak) ematen dituzten enpresen ibilgailuak.
vii) Taxiak.
viii) Desgaitasuna dutenek aparkatzeko txartelaren titularrak eramaten dituzten ibilgailuak. Eskubide hori aitortua dago Eskubide Sozialetako kontseilariaren martxoaren 7ko 52/2022 Foru Aginduaren 6. artikuluko b) eta f) letretan. Betiere, bete beharko dira agindu horren 7. artikuluan ezarritako betekizunak, eta aldez aurretik izapidetu beharko da artikulu honen 1. apartatuan adierazitako eskabidea.
Sor daitezkeen egoera bereziak aztertuko dira, interesdunak eskatuz gero.
5. Aldizkako/aldi baterako baimen bereziak: oinezkoen eremuan sartzeko baimena eskuratzen ahalko dute, Udaltzaingoan aldez aurretik hura eskatuta:
a) Eraikuntza enpresetako ibilgailuak, sarbide murriztuko kale edo plazetan obrak egiteko.
b) Etxe aldairetako ibilgailuak. Udaltzaingoak ezarriko du zein izanen den lanok egiteko modurik egokiena, eremuan ibiltzeko nahiz zamalanak egiteko eragozpenik ez sortzeko.
c) Aldi baterako instalazioak. Eremu horietan instalazioak aldi baterako jarri eta bide publikoa okupatzeko, Udalaren lizentzia beharko da. Eskaeran, okupazio horretarako zein ibilgailuk sartu beharra duten adieraziko da".
Tuteran, 2026ko abuztuaren 14an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2611166