2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LUZAIDE
2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Luzaideko Udalak, 2026ko irailaren 29an egindako osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 2026. urteko plantilla organikoa.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.
Argitara ematen da, bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoari, 235. artikuluarekin loturik (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Luzaiden, 2026ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Nicolás Camino Caminondo.
Iragarkiaren kodea: L2611647