176. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Luzaideko Udalak, 2026ko abuztuaren 29an egindako osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2026ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea, zeina aldatu baitzen urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen bidez) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iraganik erreklamaziorik aurkeztu ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.

Luzaiden, 2026ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: L2611646