176. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

SP-15 unitateko konpentsazio batzordearen estatutuak. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2026ko abuztuaren 25eko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi ziren Arreko eta Orikaingo SP-15 unitateko konpentsazio batzordearen estatutuak. Inmo Libera SLk sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Baldin jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Ezkabarten, 2026ko abuztuaren 25ean.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2611496