1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
468E/2026 FORU AGINDUA, abuztuaren 19koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu, Irene Taberna Chacartegui andrea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Gizarte Zerbitzuetako Oinarrizko Laguntza Koordinatzeko Ataleko burua.
2026ko abuztuaren 14an, Irene Taberna Chacartegui andreak, Gizarte Zerbitzuetako Oinarrizko Laguntza Koordinatzeko Ataleko buruak, eskabidea aurkeztu du, zeinaren bidez eskatzen baitu kargutik kentzea, arrazoi pertsonalengatik, 2026ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin.
Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak bere hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan hala xedatzen baitu, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan eskudantziak, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak emandakoak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, Irene Taberna Chacartegui andrea, Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiko Gizarte Zerbitzuetako Oinarrizko Laguntza Koordinatzeko Ataleko burua, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2026ko irailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
3. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Langileriaren Kudeaketarako Bulegora, eta Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera.
Iruñean, 2026ko abuztuaren 19an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.
Iragarkiaren kodea: F2611373