175. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 4a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

NAFARROAKO NOTARIOEN ELKARGOA

Rafael Salinas Fracua notario erretiratuari fidantza itzultzea

Rafael María Salinas Fraucak eskatu du itzul dakiola eratua duen fidantza, zeinak bermatzen baitu notario karguan aritzea Azkoiengo notariotzan (Nafarroako Notarioen Elkargoa) eta Sádabako notariotzan (Aragoiko Notarioen Elkargoa). Hala, aditzera ematen da ezen, Notariotzaren Erregelamenduaren 33. artikuluaren arabera, aipatutako fidantzaren kontra jarri beharreko (kasua bada) erreklamazioak zuzendu behar zaizkiola Nafarroako Notarioen Elkargoko Zuzendaritza Batzordeari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 10ean.–Dekanoa, Eugenio de Vicente Garzarán.

Iragarkiaren kodea: P2611629