2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URDAZUBI
Udal Planeko egiturazko aldaketa Alkerdi auzoan. Hasierako onespena
Urdazubiko Udalak, 2026ko maiatzaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Urdazubiko Udal Planaren egiturazko aldaketa Alkerdi auzoan, Urdazubiko udalak sustatua.
Jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2 artikuluan xedatuari jarraikiz.
Urdazubin, 2026ko abuztuaren 27an.–Alkatea, Ignacio Ariztia Urriza.
Iragarkiaren kodea: L2611639