175. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 2087. lurzatian. Behin betiko onespena

Artaxoako Udalak, uztailaren 23an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik udal honek, 2026ko martxoaren 12ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela hiri-jarduketarako plan berezi bat, aldaketa xehatu bat egiteko Artaxoako Udal Planean (zehazki, Artaxoako 1. poligonoko 2087. lurzatian). Planaren sustatzailea Promociones Altaparrea SL da, eta Marcos Escartín Miguel arkitektoak idatzi du, 2026ko martxoaren 2an.

Kontuan harturik espediente hori jendaurrean egon dela hilabetez, iragarkia argitaratuta 2026ko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 31n, eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan.

Horiek horrela, bada, bertaratutakoek aho batez,

ERABAKI DUTE:

Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, aldaketa xehatu bat egiteko Artaxoako Udal Planean (zehazki, Artaxoako 1. poligonoko 2087. lurzatian). Planaren sustatzailea Promociones Altaparrea SL da, eta Marcos Escartín Miguel arkitektoak idatzi du, 2026ko martxoaren 2an.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, ohartaraziz erabaki honen aurka honako errekurtso hauek aurkezten ahal direla:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Udalari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu beharko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Kontratazio publikoaren arloko erreklamazioa Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiaren aurrean, hamar egun naturaleko epean, erabaki honen jakinarazpena igortzen denetik zenbatzen hasita.

d) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Artaxoan, 2026ko uztailaren 27an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.–Idazkaria, Eliana Velasco Albeniz.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2610563