175. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, oposizio bidez betetzekoa, Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileriako ofizial administrariaren 4 plaza. Izendapena

Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2026ko abuztuaren 24an egindako bilkuran:

Behin Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko langileriako ofizial administrariaren 4 plaza oposizio bidez betetzeko hautapen-prozesua amaiturik –deialdi hori Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko irailaren 29an hartutako erabakiaren bidez onetsi zen, eta 2025eko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 9koan, argitaratu zen–, oposizioko kalifikazio-epaimahaiak aurkeztu zuen proba gainditu duten eta deialdian eskaturiko betekizunak betetzen dituzten izangaien aldeko izendapen-proposamena, deialdian eskaini zen plaza kopuruaren arabera.

Proposatutako izangaien artean, Fátima Moral Escuderok ezinbesteko kausa alegatu du, eta, horren ondorioz, ezin izan ditu eskatutako agiriak ezarritako epean aurkeztu.

Gainerako izangaiek eskatutako agiriak aurkeztuta, eta bete dadin Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoa, hau,

ERABAKITZEN DA:

1. Jarraian ageri diren izangaiak Iruñeko Udaleko eta haren erakunde autonomoetako zerbitzuko funtzionario izendatzea, langileriako ofizial administrariaren plazarako. Plazak jarraian xedatutakoaren arabera esleituko zaizkie:

–Txanda irekia:

IZEN-ABIZENAK

ESLEITUTAKO PLAZA

MAITE MENDIVE GARCÍA

1-307300-2

AINHOA MARIÑO MUNARRIZ

1-307300-3

NURIA ASIÁIN LAPETRA

1-307300-4

2. Epearen zenbaketa etetea Fátima Moral Escuderoren kasuan, egiaztatu duen ezinbesteko egoerak dirauen bitartean.

3. Agintzea izendatutako izangaiek 2026ko irailaren 21ean hartu beharko dutela plazen jabetza.

4. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratu dadila.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko administrazioarekiko auzien atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 24an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2611465