175. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

56/2026 FORU DEKRETUA, abuztuaren 19koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoak aditzera eman du bere plantilla organikoa aldatu behar dela, erakundeak benetan dituen beharretara moldatzeko.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak horri buruzko txostena egin du.

Ondorioz, lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak proposaturik, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren ordez, horretarako propio izendatu baita abuztuaren 3ko 12/2026 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretuaren bidez, eta bat etorriz Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita seiko abuztuaren hemeretzian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin,

DEKRETATZEN DUT:

Artikulu bakarra. Plantilla organikoan plaza batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.–Ondotik adierazten diren plazak amortizatzen dira:

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Eriari Osasun Laguntza emateko Zuzendaritza.

–Zeladoreak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 61079 zenbakia duena.

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza.

–Enpresa-zientzietako diplomadunak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 62490 zenbakia duena.

Oinarrizko Osasun Laguntza.

–Erizainak: zazpi plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 60691, 60757, 60981, 66816, 67391, 67645 eta 72145 zenbakiak dituztenak.

–Erizainak: hiru plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, euskarazko B2 jakite-maila ezarrita dutenak eta plantilla organikoan 60564, 61084 eta 72483 zenbakiak dituztenak.

–Erizainak: bi plaza huts, lan araubide finkokoak eta lanaldi partzialekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 72545 eta 72546 zenbakiak dituztenak.

–Zeladoreak: hiru plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 60460, 66435 eta 66913 zenbakiak dituztenak.

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa.

–Erizainak: hamaika plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 62216, 62447, 62738, 62897, 63159, 63651, 64178, 65695, 67724, 71840 eta 72660 zenbakiak dituztenak.

–Zeladoreak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 65249 zenbakia duena.

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLTak): bi plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 62361 eta 65143 zenbakiak dituztenak.

–Telefonistak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, euskarazko B2 jakite-maila ezarrita duena. Plantilla organikoan 62252 zenbakia du.

Tuterako Osasun Barrutia.

–Erizainak: bi plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 64781 eta 69339 zenbakiak dituztenak.

–Erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikariak (EZLTak): plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 68627 zenbakia duena.

Lizarrako Osasun Barrutia.

–Erizainak: hiru plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 73467, 73599 eta 73682 zenbakiak dituztenak.

–Gizarte-langileak: plaza huts bat, lan araubide finkokoa eta lanaldi partzialekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 73048 zenbakia duena.

–Erradiodiagnostikoko teknikari espezialistak (ETEak): plaza huts bat, lan araubide finkokoa eta lanaldi partzialekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 73052 zenbakia duena.

–Telefonistak: plaza huts bat, lan araubide finkokoa eta lanaldi partzialekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 73058 zenbakia duena.

Bi.–Ondotik adierazten diren plazak sortzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Eriari Osasun Laguntza emateko Zuzendaritza.

–Administrariak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 74052 zenbakia duena.

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza.

–Ingeniari biomedikoak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 74053 zenbakia duena.

–Ingeniari teknikoak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 74054 zenbakia duena. B motako gidabaimena eduki beharra ezarrita du.

Oinarrizko Osasun Laguntza.

–Familiako eta komunitateko erizaintzako erizain espezialistak: zortzi plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 74055, 74056, 74057, 74058, 74059, 74060, 74061 eta 74062 zenbakiak dituztenak.

–Familiako eta komunitateko erizaintzako erizain espezialistak: hiru plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, euskarazko B2 jakite-maila ezarrita dutenak eta plantilla organikoan 74063, 74064 eta 74065 zenbakiak dituztenak.

–Administrariak: bi plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 74066 eta 74067 zenbakiak dituztenak.

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa.

–Geriatriako erizaintzako erizain espezialistak: bi plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 74069 eta 74070 zenbakiak dituztenak.

–Pediatriako erizaintzako erizain espezialistak: bost plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 74068, 74071, 74072, 74073 eta 74074 zenbakiak dituztenak.

–Osasun mentaleko erizaintzako erizain espezialistak: lau plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 74075, 74076, 74077 eta 74078 zenbakiak dituztenak.

–Administrariak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, euskarazko C1 jakite-maila ezarrita duena. Plantilla organikoan 74079 zenbakia du.

–Zerbitzu orokorrak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 74080 zenbakia duena.

–Farmaziako teknikariak: bi plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 74081 eta 74082 zenbakiak dituztenak.

Tuterako Osasun Barrutia.

–Familiako eta komunitateko erizaintzako erizain espezialistak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 74083 zenbakia duena.

–Osasun mentaleko erizaintzako erizain espezialistak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 74084 zenbakia duena.

–Farmaziako teknikariak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 74085 zenbakia duena.

Lizarrako Osasun Barrutia.

–Familiako eta komunitateko erizaintzako erizain espezialistak: bi plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 74086 eta 74087 zenbakiak dituztenak.

–Osasun mentaleko erizaintzako erizain espezialistak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 74088 zenbakia duena.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Xedapen gehigarri bakarra.–Kontratazioaren arloan eskumena duten organoei baimena ematen zaie sortutako plazak aldi baterako kontratazio bidez betetzeko, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 19an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués; lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria (12/2026 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretua, abuztuaren 3koa), Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2611361