175. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Merezimendu-lehiaketa, bete daitezen gizarteratzeko goi-mailako teknikariaren 17 plaza, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkionak. Izendapena

Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2026ko abuztuaren 19an egindako bilkuran:

Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko azaroaren 27an hartutako erabakiaren bitartez [JOB 27-NOV-24 (16/RH)] gizarteratzeko goi-mailako teknikariaren 17 plaza merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian puntuazio altuena lortu zuten izangaien izendapena onetsi zen. Plaza horiek aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkio, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legean xedatutakoa betez, eta Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 25eko erabakiaren bitartez onetsitako deialdiarekin, 2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19koan argitaratuarekin, bat etorriz.

Erabaki horretan eten egin zen M.ª Eugenia Pérez Mateoren izendapena, ezinbesteko kausa alegatu baitzuen.

Behin ezinbesteko kausa amaituta, eskatutako agiriak epearen barruan aurkeztu eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatu ondoren, egokia da izendapena egitea.

Horrenbestez, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoaren arabera,

ERABAKITZEN DA:

1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea María Eugenia Pérez Mateo andrea, 1-302300-87 funtzionario-plaza esleituta.

2. Agintzea izendatutako izangaiak 2026ko irailaren 17an hartu beharko duela lanpostuaren jabetza.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean www.pamplona.es/eu argitaratzeko agintzea.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko administrazioarekiko auzien atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 19an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2611356