2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Oposizio-lehiaketa, bete daitezen familia-langilearen 12 plaza, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkionak. Bigarren izendapen osagarria
Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2026ko abuztuaren 19an egindako bilkuran:
Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko azaroaren 27an hartutako erabakiaren bidez [JOB 27-NOV-24 (18/RH)] onetsi zen hainbat izangai familia-langilearen lanposturako izendatzea, familia-langilearen 12 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren esparruan. Plaza horiek aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkio.
Ondoren, izendatutako izangaiari, Beatriz Beorlegui Navarlaz andreari, borondatezko eszedentzia eman zitzaion, eta plaza hutsa Soraya Cuadros Rodríguez andreari esleitu zitzaion, zeina Tokiko Gobernu Batzarraren 2025eko otsailaren 10eko erabakiaren bidez izendatu baitzen [JOB 10-FEB-25 (13/RH)].
Bestalde, Tokiko Gobernu Batzarraren 2024ko azaroaren 27ko erabakian, Zamary Caridad Sosa Borroto familia-langile lanposturako izendatu zen, eta 2-403100-192 plaza esleitu zitzaion.
Hala ere, langilea ez zen plaza horretan hasi birkokatze-prozesu batean zegoelako, eta prozesu horren bidez, azkenean, beste plaza bat esleitu zitzaion.
2026ko ekainaren 29an, epaimahaiak María Carmen Labiano Elkanoren aldeko izendapen-proposamena egin zuen, eta plaza huts hori esleitu zitzaion, baina, 2026ko uztailaren 2an aurkeztutako eskabidearen bidez, izangaiak uko egin zion plaza horri.
Bestalde, 15851874K IFZ duen izangaia –haren izendapena etenda geratu zen ezinbesteko arrazoiak zirela eta– azkenean ezin izan zen izendatu, eta esleituko zitzaiokeen plaza ere (2-408200-113 zenbakia duena) hutsik geratu da.
Ondorioz, kalifikazio-epaimahaiak, 2026ko abuztuaren 4an, Estela Ramos Boria eta María Dolores Vega Marturet izendatzeko proposamen osagarria egin zuen.
Proposatutako izangaien artean, Estela Ramos Boriak ezinbesteko kausa alegatu du, eta, horren ondorioz, ezin izan ditu eskatutako agiriak ezarritako epean aurkeztu.
María Dolores Vega Marturetek eskatutako dokumentazioa aurkeztu du, eta eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatu duenez, bidezkoa da izendapena egitea.
Horrenbestez, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoaren arabera,
ERABAKITZEN DA:
1. Iruñeko Udaleko lan-kontratudun finko izendatzea María Dolores Vega Marturet, eta 2-408200-113 zenbakidun plaza esleitzea.
2. Epearen zenbaketa etetea Estela Ramos Boriaren kasuan, egiaztatu duen ezinbesteko egoerak dirauen bitartean.
3. Agintzea izendatutako izangaiak 2026ko irailaren 19an hartu beharko duela lanpostuaren jabetza.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratzeko agintzea.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko administrazioarekiko auzien atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2026ko abuztuaren 19an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2611349