175. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORELLA

Udaltzaingoko bitarteko agente lehena izendatzea

Alkatearen 1020/2026 Ebazpena.

Corellako Udaleko alkate udalburu Gorka García Izal naizen honek, legeriak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

Ikusirik:

1. Plantilla organikoan 13 zenbakia duen plaza (Udaltzaingoko agente lehena) Daniel Ancizu Martínezena da.

2. 2026ko urtarrilaren 2an, Daniel Ancizu Martínezek borondatezko eszedentzia eskatu zuen, alkatearen 1683/2025 ebazpenaren haritik. Alkatearen 12/2026 ebazpenaren bidez, bada, eszedentzia baimendu zitzaion, baina lanpostua erreserbatu gabe. Hortaz, ezin izanen du jarduneko zerbitzura itzuli harik eta eszedentzia-egoeran urtebete bete arte.

Kontuan hartuz Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 32. artikulua eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Lanpostuak Betetzeko Erregelamendua onesten duen 215/1985 Foru Dekretuaren 48. artikulua.

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Santiago Pérez Laheras izendatzea, Corellako Udaltzaingoko agente lehenaren postua bete dezan 2026ko uztailaren 23tik 2027ko urtarrilaren 1era arte. Plantilla organikoan hutsik dagoen 13. plaza beteko du; Daniel Ancizu Martínez da plaza horren titularra.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Corellan, 2026ko abuztuaren 20an.–Alkate udalburua, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2611379