175. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2680/2026 EBAZPENA, abuztuaren 18koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Jon Miguel Aristu jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, biologo lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diona.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1312/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko biologoen zortzi plaza oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2025eko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 22koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 20ko 1778/2025 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2025eko ekainaren 20an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 20ko 2390/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2025eko abuztuaren 22an.

Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 6ko 1553/2026 Ebazpenaren bidez, plaza hutsak aukeratzeko deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen plazak aukeratzeko eta deialdiaren 8. oinarrian ezarritako baldintzak frogatzeko. Horiek eginda, plaza huts bat gelditu zen esleitu gabe, hura aukeratzeko baldintzak betetzen zuen izangairik ez zegoelako deitutakoen artean.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, hautapen prozesua gainditu zuten zazpi izangai izendatzeko, deialdian eskainitako plazetan sartzen zirenak eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituztenak. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2026ko maiatzaren 26an, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 1eko 1886/2026 Ebazpenaren bidez izendapena egin zen.

Deialdiaren 9.4 atalean ezarritakoaren arabera, hutsik gelditu den plaza haren baldintzak betetzen dituen izangaiarekin beteko da, zehazki, gainditu dutenen zerrendan ondo-ondotik ageri denarekin. Beraz, izendapen proposamena osatu zen, Jon Miguel Aristu jauna bertan sartuta.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta baldintzak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Jon Miguel Aristu jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, biologo lanpostuan aritzeko, eta plantilla organikoan 66929 zenbakia duen plaza esleitzea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari atxikia. Plazak euskaraz jakiteko baldintza du (C1 maila), eta destinoa Iruñean.

2. Izendatutako izangaiak 2026ko irailaren 15ean hartu beharko du plazaren jabetza, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian.

Data horretan plazaren jabetza hartu ezean, salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Adieraztea Jon Miguel Aristu jaunak parte hartzen ahalko duela, soilik, euskarazko jakite-maila ezarrita duten plaza elebidunak betetzeko prozesuetan, halaxe ezarrita baitago Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.2 artikuluan.

4. Ebazpen hau igortzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura. Halaber, interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2026ko abuztuaren 18an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).

Iragarkiaren kodea: F2611372