1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.2. Foru Dekretuak
55/2026 FORU DEKRETUA, abuztuaren 19koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak aditzera eman du bere plantilla organikoa aldatu behar dela, benetan dituen beharretara moldatzeko.
Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen eta Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak horri buruzko txostena egin du.
Ondorioz, lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak proposaturik, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren ordez, horretarako propio izendatu baita abuztuaren 3ko 12/2026 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretuaren bidez, eta bat etorriz Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita seiko abuztuaren hemeretzian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin,
DEKRETATZEN DUT:
1. artikulua. Plantilla organikoan plaza batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:
Bat.–Ondotik adierazten diren plazak amortizatzen dira:
PERTSONEN AUTONOMIARAKO ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AGENTZIA
Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetza.
–Erizainak: plaza huts bat, lan araubide finkokoa eta lanaldi partzialekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 9730 zenbakia duena.
–Fisioterapeutak: plaza huts bat, lan araubide finkokoa eta lanaldi partzialekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 11685 zenbakia duena.
–Sukaldariak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 65336 zenbakia duena.
Bi.–Ondotik adierazten diren plazak sortzen dira. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:
PERTSONEN AUTONOMIARAKO ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AGENTZIA
Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetza.
–Erizainak: bi plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 12192 eta 12193 zenbakiak dituztenak.
2. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan plaza batzuk sortzea, egiturazko enplegua finkatzeko.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:
Bat.–Ondotik adierazten diren plazak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:
Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia.
–Enpresa zientzietako diplomadunak: hiru plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 12194, 12195 eta 12196 zenbakiak dituztenak.
–Gizarte-langileak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 12197 zenbakia duena. B motako gidabaimena eduki beharra ezarrita du.
PERTSONEN AUTONOMIARAKO ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AGENTZIA
Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetza.
–Arkitekto teknikoak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 12198 zenbakia duena. B motako gidabaimena eduki beharra ezarrita du.
3. artikulua. Plaza batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:
Ondotik adierazten diren plazak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluan:
SUSTAPEN ETA ERALDAKETA DIGITALAREN ZERBITZUA
–Soziologoak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 12199 zenbakia duena.
Idazkaritza Tekniko Nagusia.
–Administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa): bi plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 12200 eta 12201 zenbakiak dituztenak.
PERTSONEN AUTONOMIARAKO ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AGENTZIA
Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetza.
–Administrazio publikoko teknikariak (arlo ekonomikoa): bi plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 12202 eta 12203 zenbakiak dituztenak.
–Enpresa zientzietako diplomadunak: bi plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 12204 eta 12205 zenbakiak dituztenak.
–Lan harremanetako diplomadunak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 12206 zenbakia duena.
–Gizarte-langileak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 12207 zenbakia duena.
–Administrariak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 12208 zenbakia duena.
–Mantentze-lanetako ofizialak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 12209 zenbakia duena. B motako gidabaimena eduki beharra ezarrita du.
Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetza.
–Medikuak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 12210 zenbakia duena. B motako gidabaimena eduki beharra ezarrita du.
–Psikologoak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 12211 zenbakia duena. B motako gidabaimena eta euskarazko B2 jakite-maila eduki beharra ezarrita du.
–Terapeuta okupazionalak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 12212 zenbakia duena. B motako gidabaimena eduki beharra ezarrita du.
–Terapeuta okupazionalak: bi plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 12213 eta 12214 zenbakiak dituztenak. B motako gidabaimena eta euskarazko B2 jakite-maila eduki beharra ezarrita dute.
–Gizarte-langileak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 12215 zenbakia duena.
–Gizarte-langileak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 12216 zenbakia duena. B motako gidabaimena eta euskarazko B2 jakite-maila eduki beharra ezarrita du.
–Sukaldeko laguntzaileak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 12217 zenbakia duena.
–Zaintzaile gerontologikoak: bi plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 12218 eta 12219 zenbakiak dituztenak.
Haurtzaroaren, Nerabezaroaren eta Familiaren Zuzendariordetza.
–Psikologoak: bi plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 12220 eta 12221 zenbakiak dituztenak.
–Gizarte-hezitzaileak: plaza huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 12222 zenbakia duena.
–Gizarte-langileak: bi plaza huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 12223 eta 12224 zenbakiak dituztenak.
XEDAPEN GEHIGARRIAK
Xedapen gehigarri bakarra.–Kontratazioaren arloan eskumena duten organoei baimena ematen zaie sortutako plazak aldi baterako kontratazio bidez betetzeko, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.
AZKEN XEDAPENAK
Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.
Ahalmena ematen zaio Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.
Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.
Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2026ko abuztuaren 19an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués; lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria (12/2026 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretua, abuztuaren 3koa), Javier Remírez Apesteguía.
Iragarkiaren kodea: F2611360