1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
169/2026 EBAZPENA, abuztuaren 20koa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, Los Arcosko udal mugarteko "Los Arcos 2" ustiategiarentzako baimena ematen duena.
2024ko ekainaren 11n, Los Arcosko Udalak baimena eskatu zuen Los Arcosko udal mugartean dagoen "Los Cascajos" parajeko 11. poligonoko herri-lurzatian legarrak eta hareak ustiatzeko.
2024ko 171. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 22koan, argitaratutako iragarkiaren bidez, eta aplikatuz bai Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea, bai Erauzketa-industrietako hondakinak kudeatzeari eta meatzaritzako jardueren eraginpeko espazioa babestu eta leheneratzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretua, jendaurrean jarri ziren proiektua, ingurumen inpaktuaren azterketa eta leheneratze-plana. Ez zen alegaziorik jaso.
Eskaerak, orobat, ukitutako administrazio publikoei eta interesdunei kontsulta egiteko izapidea bete zuen. Txosten hauek jaso ziren: Biodibertsitatearen Zerbitzuaren 0003-0226-2024-000010 txostena, Los Arcosko Udalaren 35098/23 txostena eta Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalaren 0001-OT02-2024-000285 txostena.
Hori guztia Los Arcosko Udalari igorri zitzaion, eta, ondoren, 2024ko abenduaren 13an, ingurumen inpaktuaren ebaluazioa hasteko eskatu zuen.
Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren otsailaren 28ko 65E/2025 Ebazpenaren bidez, Los Arcosko Udalari baimena eman zitzaion lurzoru urbanizaezina erabiltzeko eta bertan jarduerak egiteko. Ebazpen horrek, besteak beste, ezarri zuen proiektuaren sustatzaileak Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalaren 2024ko urriaren 18ko txostenean xedatutakoa bete beharko zuela.
Aurrekoa ikusita, Los Arcosko Udalari errekerimendu bat bidali zitzaion, dokumentazioa moldatu zezan. Udalak dokumentazioa aurkeztu zuen 2025eko irailaren 16an eta urriaren 22an.
Azkenik, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 719E/2026 Ebazpenaren bidez, proiektuari buruzko ingurumen inpaktuaren adierazpena egin zen, aldekoa. Ebazpen horretan, leheneratze-planaren aldeko txostena eman zen.
Espedienteko dokumentazioa ebaluatuta, eta bat etorriz apirilaren 2ko 863/1985 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Meategietako Segurtasunari buruzko Oinarrizko Arauen Erregelamendu Orokorrarekin eta abuztuaren 25eko 2857/1978 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Meatzaritzako Araubidearen Erregelamendu Orokorrarekin, Meatzeen Atalak espedientea onestea proposatzen du.
Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Los Arcosko Udalari baimena ematea A) ataleko baliabideak aprobetxa ditzan "Los Arcos 2" izeneko ustiategian (erregistro-zenbakia: 22552), 2025eko urriaren 22an aurkeztutako proiektuaren arabera, baldintza hauekin:
–Ustiatzeko baimen honen xede den lursailaren eremua Los Arcosko udal mugarteko 11. poligonoko 174. lurzatira mugatzen da.
–Ustiatu beharreko baliabidea: legarrak eta hareak.
–Ingurumeneko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 719E/2026 Ebazpenean ezarritakoak.
–Baimen honek 8 urteko indarraldia du (ustiapena eta leheneratze-lanak barne), ebazpen hau jakinarazten denetik aurrera.
2. 2025eko urriaren 22an aurkeztutako leheneratze-plana onestea eta 59,170,81 euroko bermea ezartzea, leheneratze-plana betetzeari dagokiona. Berme hori bost urtean behin eguneratuko da, kontsumoko prezioen indizearen bilakaeraren arabera.
Berme hori lanak hasi aurretik jarri beharko da, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Diruzaintza Atalean (Karlos III.aren etorbidea 4, Iruña) edo Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, Iruña). Abal-eredu bat hemen deskarga daiteke: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/nafarroako-foru-administrazioaren-inprimaki-orokorrak.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Eraginaren Atalari eta Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuari, Kultura eta Kirol Departamentuko Ondare Historikoaren Zerbitzuko Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalari, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko Paisaiaren eta Landa-lurzoruaren Atalari eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuari.
5. Ebazpen hau Los Arcosko Udalari jakinaraztea, eta ohartaraztea haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2026ko abuztuaren 20an.–Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusia, Iñigo Arruti Torre.
Iragarkiaren kodea: F2611425