1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
556/2026 EBAZPENA, abuztuaren 19koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduan jasotako finantzaketa moduluen zenbateko ekonomikoak eguneratzen baitira 2026-2027 ikasturterako.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 15.1 artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoek zehaztuko dute zer baldintzatan egiten ahalko diren hitzarmenak toki entitateekin, beste administrazio batzuekin eta irabazi-asmorik gabeko entitate pribatuekin, Haur Hezkuntzako lehen zikloan hezkuntza eskaintza ziurtatzeko.
Martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu, eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak ezarri ziren. Bertan ezartzen denari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuaren eta toki entitate interesdunen arteko hitzarmenen bidez sortuko dira haur eskolak, eta hitzarmen horietan ezarriko da, hala behar denean, finantzaketa araubidea.
Hezkuntza Departamentuak parte hartzen du udal titulartasuneko Haur Hezkuntzako ikastetxeen kudeaketaren finantzaketan, lankidetza hitzarmenak sinatuz.
Abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduaren 4.1 artikuluan adierazten da ezen aipatu foru aginduaren eranskinean jasotako moduluetan oinarrituta ezarriko dela finantzaketa hori.
Abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduaren xedapen gehigarri bakarrak xedatzen duenez, aurrekontuko xedapenen arabera, zuzendari nagusi eskudunak ikasturte bakoitzean eguneratzen ahalko ditu toki entitateei dagokien ekarpenaren ehunekoa eta finantzaketa moduluen zenbateko ekonomikoak.
Gainera, abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduaren 4.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, toki entitateek urteko modulu aplikagarriaren %18ko ekarpena eginen dute.
Aurrekontu baliabideek aukera ematen dute finantzaketa moduluen zenbatekoa eguneratzeko.
Haur Eskolen Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena egin du, eta proposatu du abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduan ageri diren finantzaketa moduluen zenbateko ekonomikoak eguneratzea 2026-2027 ikasturterako.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduan ageri diren finantzaketa moduluen zenbateko ekonomikoak eguneratzea 2026-2027 ikasturterako, ebazpen honen eranskinean agertzen denaren arabera.
2. Toki entitateek 2026-2027 ikasturterako egin beharreko ekarpena urteko modulu aplikagarriaren %18an zehaztea.
3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea interesa duten toki entitateetara, Hezkuntza Departamentuko Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atalera eta Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzailetza delegatuari.
5. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute jurisdikzio-ordena eskudunari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuaren aurrean aldez aurretiko errekerimendua egiten ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan finkaturiko modu eta epeetan.
Iruñean, bi mila eta hogeita seiko abuztuaren 19an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
ERANSKINA.–2026-2027 IKASTURTEKO MODULU APLIKAGARRIAK
A modulua: ordutegi osoa
UNITATEAK | HEZKUNTZAKO LANGILEAK | GARBITZAILEAK | ZUZENDARIA | HEZITZAILEA | GARBIKETA | MODULUA (eurotan) |
1 | 2 | 0,5 | 46.791,39 | 41.062,41 | 16.487,52 | 109.733,13 |
2 | 3 | 0,5 | 46.791,39 | 82.124,82 | 16.487,52 | 156.697,05 |
3 | 4 | 1 | 46.791,39 | 123.187,23 | 32.975,05 | 219.700,65 |
4 | 5 | 1,5 | 46.791,39 | 164.249,63 | 49.462,57 | 282.704,24 |
5 | 6 | 1,5 | 46.791,39 | 205.312,04 | 49.462,57 | 329.668,16 |
6 | 7 | 2 | 46.791,39 | 246.374,45 | 65.950,09 | 392.671,75 |
7 | 8 | 2 | 46.791,39 | 287.436,86 | 65.950,09 | 439.635,66 |
8 | 9 | 2 | 46.791,39 | 328.499,27 | 65.950,09 | 486.599,58 |
9 | 10 | 2 | 46.791,39 | 369.561,68 | 65.950,09 | 533.563,50 |
10 | 11 | 2,5 | 46.791,39 | 410.624,08 | 82.437,62 | 596.567,09 |
11 | 12 | 2,5 | 46.791,39 | 451.686,49 | 82.437,62 | 643.531,02 |
12 | 13 | 2,5 | 46.791,39 | 492.748,90 | 82.437,62 | 690.494,94 |
B modulua: ordutegi murriztua
UNITATEAK | HEZKUNTZAKO LANGILEAK | GARBITZAILEAK | ZUZENDARIA | HEZITZAILEA | GARBIKETA | MODULUA (eurotan) |
1 | 2 | 0,5 | 42.588,82 | 37.374,12 | 16.487,52 | 101.842,27 |
2 | 3 | 0,5 | 42.588,82 | 74.748,24 | 16.487,52 | 145.117,91 |
3 | 4 | 1 | 42.588,82 | 112.122,36 | 32.975,05 | 204.433,22 |
4 | 5 | 1,5 | 42.588,82 | 149.496,49 | 49.462,57 | 263.748,52 |
5 | 6 | 1,5 | 42.588,82 | 186.870,61 | 49.462,57 | 307.024,16 |
6 | 7 | 2 | 42.588,82 | 224.244,73 | 65.950,09 | 366.339,46 |
7 | 8 | 2 | 42.588,82 | 261.618,85 | 65.950,09 | 409.615,08 |
8 | 9 | 2 | 42.588,82 | 298.992,97 | 65.950,09 | 452.890,72 |
9 | 10 | 2 | 42.588,82 | 336.367,09 | 65.950,09 | 496.166,35 |
10 | 11 | 2,5 | 42.588,82 | 373.741,21 | 82.437,62 | 555.481,66 |
11 | 12 | 2,5 | 42.588,82 | 411.115,34 | 82.437,62 | 598.757,29 |
12 | 13 | 2,5 | 42.588,82 | 448.489,46 | 82.437,62 | 642.032,93 |
C modulua: lanaldi erdiko ordutegia
UNITATEAK | HEZKUNTZAKO LANGILEAK | GARBITZAILEAK | ZUZENDARIA | HEZITZAILEA | GARBIKETA | MODULUA (eurotan) |
1 | 2 | 0,5 | 27.689,11 | 24.299,05 | 16.487,52 | 73.867,49 |
2 | 3 | 0,5 | 27.689,11 | 48.598,11 | 16.487,52 | 104.068,06 |
3 | 4 | 1 | 27.689,11 | 72.897,16 | 32.975,05 | 150.308,31 |
4 | 5 | 1,5 | 27.689,11 | 97.196,21 | 49.462,57 | 196.548,54 |
5 | 6 | 1,5 | 27.689,11 | 121.495,27 | 49.462,57 | 226.749,11 |
6 | 7 | 2 | 27.689,11 | 145.794,32 | 65.950,09 | 272.989,34 |
7 | 8 | 2 | 27.689,11 | 170.093,37 | 65.950,09 | 303.189,90 |
8 | 9 | 2 | 27.689,11 | 194.392,43 | 65.950,09 | 333.390,47 |
9 | 10 | 2 | 27.689,11 | 218.691,48 | 65.950,09 | 363.591,03 |
10 | 11 | 2,5 | 27.689,11 | 242.990,53 | 82.437,62 | 409.831,27 |
11 | 12 | 2,5 | 27.689,11 | 267.289,59 | 82.437,62 | 440.031,83 |
12 | 13 | 2,5 | 27.689,11 | 291.588,64 | 82.437,62 | 470.232,40 |
D modulua: ordutegi konbinatua duten ikastetxeak (ordutegi osoa / lanaldi erdia)
Guztirako modulua batuketa honen emaitza izanen da: lanaldi osoko unitateen kopuruari dagokion azpimodulua gehi lanaldi erdiko unitateen kopuruari dagokion azpimodulua gehi ikastetxeko unitate guztien kopuruari dagokion azpimodulua.
LANALDI OSOKO UNITATEEN AZPIMODULUA | | LANALDI ERDIKO UNITATEEN AZPIMODULUA | | |
UNITATEAK | AZPIMODULUA | | UNITATEAK | AZPIMODULUA | | GARBITZAILEAK | AZPIMODULUA |
1 | 87.853,80 | | 1 | 24.299,05 | | | |
2 | 128.916,21 | | 2 | 48.598,11 | | 0,5 | 27.780,84 |
3 | 169.978,61 | | 3 | 72.897,16 | | 1 | 49.722,03 |
4 | 211.041,02 | | 4 | 97.196,21 | | 1,5 | 71.663,22 |
5 | 252.103,43 | | 5 | 121.495,27 | | 1,5 | 77.564,73 |
6 | 293.165,84 | | 6 | 145.794,32 | | 2 | 99.505,91 |
7 | 334.228,25 | | 7 | 170.093,37 | | 2 | 105.407,41 |
8 | 375.290,66 | | 8 | 194.392,43 | | 2 | 111.308,93 |
9 | 416.353,06 | | 9 | 218.691,48 | | 2 | 117.210,44 |
10 | 457.415,47 | | 10 | 242.990,53 | | 2,5 | 139.151,62 |
11 | 498.477,88 | | 11 | 267.289,59 | | 2,5 | 145.053,13 |
12 | 539.540,29 | | 12 | 291.588,64 | | 2,5 | 150.954,65 |
E modulua: ordutegi konbinatuko ikastetxeak, gutxienez lanaldi murriztu bat dutenak
(lanaldi osoa eta/edo lanaldi erdia eta lanaldi murriztua)
Ordutegi konbinatuko ikastetxeetan, zeinetan ordutegi osoko X unitatez gain ordutegi murriztuko Y unitate eta/edo lanaldi erdiko Z unitate baimendu baitira, honako hauen batura izanen da guztirako modulua:
–Modulua: zuzendaria ordutegi osoan (A modulua).
–Modulua: X hezitzaile ordutegi osoan (A modulua).
–Modulua: Y hezitzaile ordutegi murriztuan (B modulua).
–Modulua: Z hezitzaile lanaldi erdian (C modulua).
–X+Y+Z unitateetarako funtzionamendu gastuak.
–Modulua: X+Y+Z unitateei dagozkien garbiketa.
Iragarkiaren kodea: F2611418