2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURGIKO, BIDANKOZEKO ETA GARDEKO UDALEN BATASUNA
2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Burgiko, Bidankozeko eta Gardeko Udalen Batasunak, 2025eko urriaren 9an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko plantilla organikoa.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Burgin, 2025eko urriaren 10ean.–Alkatea, Flavien Paget.
Iragarkiaren kodea: L2611436