Iragarkia
174. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 3a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
41/2026 FORU AGINDUA, abuztuaren 10ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, oinarriak onesten dituena 2026-2027 ikasturtean eri edo eriondoan dauden ikasleen etxeko hezkuntza-arreta arautzeko, ikasleak eskolatuak daudenean Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe itundu pribatuetan. DDBN kodea: 917226.
Eri dauden haur eta nerabeek hezkuntza-arretarako duten eskubideari buruzko Europako Gutunak ezartzen du eri dauden haur eta nerabe guztiek eskubidea dutela hezkuntza-arreta jasotzeko, hala ospitalean nola etxean, eta hezkuntza-arreta hori langile kualifikatuek emanen dutela, zeinek prestakuntza etengabeko ikastaroak hartuko baitituzte. Orobat, ezartzen du hezkuntza-arretaz arduratzen diren langileek diziplina anitzeko lantaldearen parte izanen direla, zeinak arreta emanen baitio eri dagoen haur edo nerabeari, eta zubi-lana eginen dutela haren erreferentziako ikastetxearekin.
Espainiako Konstituzioan jasota dago, 27. artikuluan, pertsona guztiek dutela hezkuntzarako eskubidea, eta botere publikoei agintzen zaie behar diren baldintzak sustatu eta oztopoak kendu behar dituztela herritar guztiek berdintasunez balia dezaten eskubide hori.
Bestalde, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 71. artikuluan bilduta daude hezkuntza administrazioek bete behar dituzten printzipioak hezkuntzako ekitatea bermatzeko, eta, 3.9 artikuluan, berriz, adierazten du ezen, ikastetxeetara erregulartasunez joan ezin direnek hezkuntzarako duten eskubidea bermatzeko, urrutiko hezkuntzaren eskaintza egokia garatuko dela, edo, kasua bada, berariazko hezkuntza-arreta eta laguntza.
Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 21eko 69/2023 Foru Aginduak ikasle guztien aniztasunari erantzuteko neurriak eta jarduketak arautzen ditu, batez ere hezkuntza-laguntzako berariazko premiak eragindako oztopoei aurre egin behar dietenena eta, bereziki, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleena. Bestetik, Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubide eta eginbeharrei eta ikastetxe horietako elkarbizitzari buruzko abuztuaren 23ko 47/2010 Foru Dekretuak xedatzen du eritasun luzea pairatzen duten ikasleek eskubidea dutela behar den laguntza jasotzeko, behartutako eskolagabetze horrek beren errendimendu akademikoan duen eragina ahalik eta txikiena izan dadin.
Lege esparru horretan, beharrezkoa da hezkuntza-arreta egokia ematea eritasun baten ondoriozko eriondoan dauden ikasleen egoerari, eragozpenik izan ez dezaten eskolaren eta hezkuntzaren ikuspuntutik ikastetxera gutxitan joateagatik eta eritasuna dela-eta izan ditzaketen ondorio pertsonal eta emozionalengatik.
Nafarroan funts publikoak jasotzen dituzten ikastetxeetako ikasleei hezkuntza zerbitzu egokia emateko, Hezkuntza Departamentuak etxeko hezkuntza-arreta kudeatzen du Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentroaren bidez (NHEBZ), hezkuntza-laguntzako berariazko premia dela ulertuta.
Administrazioaren ardura izanik giza baliabideak eta baliabide materialak jartzea deskribatutako egoera saihesteko, asmoa da prozedura bat zehaztea familiak, ikastetxeak eta administrazioa bera engaiatzeko, helburua izanik erantzun integrala lortzea hezkuntzaren eta emozioen aldetik, eta banakako programazio egokitua izatea erantzun horren ardatza.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. 2026-2027 ikasturtean eri edo eriondoan dauden ikasleen etxeko hezkuntza-arreta arautzeko oinarriak onestea, ikasle horiek ikastetxe itunduetan eskolatuak daudenean. Foru agindu honen I. eranskinean jaso dira oinarri horiek.
2. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Gehienez, 210.000,00 euroko gastua baimentzea; horietatik 70.000,00 euro 2026ko aurrekontuko "Hezkuntza-premia bereziak. Ikastetxe pribatu itunduak eta/edo diruz lagunduak" izeneko 410003-41600-4811-322402 partidaren kargura finantzatuko dira. Gainerakoa, 140.000,00 euro, 2027ko gastu-aurrekontuan horretarako sortzen den partida baliokidearen kargura finantzatuko da, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago.
4. Foru agindu honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Hezkuntza Departamentuan den kontu-hartzailetza delegatura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Inklusio Atalera, Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegora, Ikastetxeen Finantzaketaren Atalera eta Nafarroako Hezkuntza Ekitaterako Baliabide Zentrora (NHEBZ).
Iruñean, 2026ko abuztuaren 10ean.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.
I. ERANSKINA.–OINARRIAK
1. oinarria. Xedea eta aplikazio eremua.
Foru agindu honen xedea da eri edo eriondoan dauden ikasleen etxeko hezkuntza-arreta arautzea, funts publikoak jasotzen dituzten Nafarroako ikastetxe itunduetan eskolatuak direnena.
2. oinarria. Printzipioak.
Honako hauek dira etxeko hezkuntza-arretaren oinarri diren printzipioak:
–Kalitatea, ekitatea eta aukera berdintasuna, normalizazioa, eskola inklusioa eta hezkuntza-konpentsazioa.
–Hezkuntza-prozesua ikaslearen eritasun egoerara egokitzea.
–Arreta ematen den bitartean, hezkuntza-prozesuan esku hartzen duten instantzien eta profesionalen koordinazioa eta lankidetza: ikastetxea, familia, jarduera espezifikoa garatzen duten irakasleak, osasun arloko profesionalak eta eri edo eriondoan dauden ikasleekin esku hartzen duten beste entitate batzuk.
–Loturei eustea jarduketa batzuen bidez, zeinek helburu baitute arreta hori jasotzen duten ikasleen lotura sozialei eta afektiboei eustea familiaren eta erreferentziako hezkuntza komunitatearen artean.
–IKTen aukerez baliatzea, metodologia berritzaileak erabiliz, baliabide teknologiko espezifikoen bitartez eta hezkuntza digitalaren aukerak aprobetxatuz.
3. oinarria. Helburua.
Neurri hauen xedeko ikasleen hezkuntza-arretak helburu izanen du ikaslea matrikulatua dagoen ikastetxean egiten diren eskola jardueretan laguntzea eta jarduketak egitea ikasleen garapen pertsonalean eta sozialean eragiteko, bakartzea saihesteko eta haien parekoekin komunikatzea ahalbidetzeko.
Hezkuntza-arreta horren barruan, jarduketak eginen dira haren erreferentziako ikastetxeko curriculum-proposamenean dauden oinarrizko konpetentziak eta helburuak lortzeko, eritasunak eragindako ondorioak ezagutzen eta gainditzen laguntzeko, aisialdia antolatzeko, esperientziak partekatzeko eta ikastetxera itzultzea errazteko.
4. oinarria. Helburuak.
Foru agindu honetan xedatutakoak helburu hauek ditu:
a) Hezkuntza-arreta egokia ematea etxean eriondo luzean dauden ikasleei, egoera horrek ekar dezakeen eskola-desfasea ekiditeko.
b) Koordinazio bideak ezartzea ikasle eriaren arretan esku hartzen duten profesionalen, ikastetxearen eta etxeko hezkuntza-arretako taldearen artean.
c) Ikasleen komunikazioa erraztea erreferentziako ikastetxeekin, tutoreekin eta ikaskideekin, besteak beste informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz.
d) Aholkularitza eta sostengua ematea eriondoan dauden ikasleen familiei.
e) Erraztea eri dauden ikasleak ikastetxeetara itzultzea. Behar izanez gero, modu progresiboan egin daiteke itzulera hori.
5. oinarria. Finantzaketa.
Gehieneko gastua 210.000 eurokoa da; horietatik 70.000 euro 2026ko gastu-aurrekontuko "Hezkuntza-premia bereziak. Ikastetxe itundu pribatuak eta/edo diruz lagunduak" izeneko 410003-41600-4811-322402 partidaren kargura finantzatuko dira. Gainerakoa, 140.000 euro, 2027ko gastu-aurrekontuan horretarako sortzen den partida baliokidearen kargura finantzatuko da, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago.
Kopuru horiek emateko baldintza da aipatutako aurrekontuko partidetan kreditua egotea.
6. oinarria. Etxeko hezkuntza-arreta jasoko duten ikasleak.
1. Honako ikasle hauek jasoko dute etxeko hezkuntza-arreta: Haur Hezkuntzako bigarren ziklokoek, Lehen Hezkuntzakoek, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoek, Lanbide Heziketako modalitate guztietakoek, erdi mailako heziketa zikloetakoek eta Batxilergokoek, eskolaturik badaude ikasketa horietarako itunduta dauden ikastetxe pribatuetan eta, medikuaren aginduz, ezin badira erregulartasunez ikastetxera joan, betiere eriondoa 60 egunetik gorakoa denean.
2. Derrigorrezkoaren ondoko etapan matrikulatutako ikasleen kasuan, eskaera egiteko unean gehienez 18 urte dituztenak izanen dira etxeko hezkuntza-arretaren onuradunak.
3. Berdin jokatuko da, medikuaren aginduz, ikasleak 60 egun baino gehiago egon behar badu etxean bere haurdunaldiko zailtasunengatik edo erditzearen ondoriozkoen arazoengatik.
4. 1. puntuan jasotako ikasleak, etxeko hezkuntza-arreta jaso ondoren ikastetxean pixkana sartzen hasteko moduan daudenak.
5. Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak, hezkuntza bereziko ikastetxeetan, egitura espezifikoetan, eskolatuak daudenak, baldin eta istripuagatik edo ustekabeko eritasun arruntagatik etxean aldi baterako egon behar badute. Halako ikasleei emanen zaien arreta, ebazpen honetan ezarritakoarekin bat hezkuntza arlokoa soilik izanen dena, salbuespenezkoa izanen da, eta Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak onetsi beharko du.
7. oinarria. 6. oinarrian jasotzen ez diren ikasleak.
Eriondoa bi hilabetetik beherakoa izanen dela aurreikusten bada, ikastetxeari dagokio etxeko hezkuntza-arreta ezartzea eta ematea.
Eskaera egiteko unean diziplina-neurriak edo antzeko egoerak ezarrita badaude, ebaluazio batzordearen eta Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuaren onespena beharko da.
Horretarako, tutoreak, behin etxeko hezkuntza-arreta jasotzeko eskaera jaso ondoren, eta arreta hori justifikatzen duen txosten medikoa ikusirik, behar den arreta antolatuko du, ikasketaburuak gainbegiratuta, honako prozedura honi jarraikiz:
a) Ikaslearen familiarekin edo haren legezko ordezkariekin bilduko da egoera aztertzeko eta baloratzeko zein diren baldintzarik onenak etxeko hezkuntza-arreta emateko.
b) Hezkuntza taldeko kideekin batera, honako hauek zehaztuko ditu:
–Bileren egutegia eta, horrekin batera, familiarekin edo legezko ordezkariekin komunikazio arina izateko modua, etxeko hezkuntza-arretaren prozesuan aktiboki parte hartu ahal izan dezaten.
–Ikaslearekin elkar eragiteko modurik egokienak, aintzat hartuz informazioaren eta komunikazioaren teknologiek eskaintzen dituzten aukera guztiak.
–Jarduerak eta ebaluazio probak egiteko baldintzak.
–Eskola-jarduerara ahalik eta egokien itzultzea errazteko egin beharreko ekintzen aurreikuspena.
8. oinarria. Eskaera egiteko prozedura eta dokumentazioa.
1. Eriondoan dagoen ikaslearen gurasoek edo legezko tutoreek aurkeztuko dute etxeko hezkuntza-arreta jasotzeko eskaera, II. eranskineko ereduaren araberakoa, ikaslea eskolatua dagoen ikastetxean. Eskaerarekin batera, txosten medikoa edo osasun mentalekoa aurkeztu beharko da, behar bezala beteta, III. eranskineko edo VI A eranskineko ereduaren arabera.
2. Osasun Mentaleko Zerbitzuan tratamendua jasotzen duten ikasleen kasuan:
Etxeko hezkuntza-arretaren baliabidea onartzeko eta jarraipena izateko, baldintza hauek bete beharko dira:
–Ikaslea Osasun Mentalak ezarritako programara joatea eta/edo bertan parte-hartze aktiboa izatea.
–Egoerak aukera ematen duenean, ikastetxera modu progresiboan itzultzea, horretarako plan bati jarraituz.
–Osasun Mentalak erabakiz gero alterazio psikologikoen zergatia eskola-jazarpen egoera bat izan dela, nahitaezko baldintza izanen da ikastetxeak frogatzea agortu direla jazarpena zuzentzeko neurriak, abenduaren 16ko 204/2010 Foru Aginduaren arabera ireki den protokoloaren ondoriozkoak.
Osasun Mentaleko espezialistak (psikiatra, psikologo klinikoa edo psikologo sanitario orokorra) hiru hilean behin txosten bat (VI B eranskina) bidaliko die ikaslearen familiari edo legezko tutoreei. Txosten hori ikastetxeko zuzendaritzari eman beharko zaio, eta hark Etxeko Hezkuntza-arretarako Programaren koordinatzaileari bidaliko dio, horretarako gaitutako helbide elektronikoa erabiliz, arreta emateko aldia bukatu baino 15 egun lehenago gutxienez, eten ez dadin.
3. Eritasun infekto-kutsagarriak dituzten ikasleen kasuan, txosten medikoarekin batera, agiri bat aurkeztu beharko da, zehazten duena zer prebentzio neurri hartu behar diren Etxeko Hezkuntza-arretarako Programako irakasleentzat.
4. Eriondoa hiru hilabetetik gorakoa bada, hezkuntza administrazioak zilegi izanen du eskatzea txosten medikoa hiru hiletik behin berritu dadila. Edozein kasutan, ikasturte bakoitzaren hasieran, III. eranskinaren edo VI A-ren eta IV. eranskinaren eta VI B-ren araberako txosten medikoa baino ez da aurkeztu beharko etxeko hezkuntza-arreta jasotzen jarraitzeko.
5. Hezkuntza administrazioak bidezkotzat jotzen dituen txosten mediko osagarriak eskatzen ahalko ditu.
6. Ikaslea eskolatua dagoen ikastetxeko orientatzaileak NHEBZko Ospitaleko eta Etxeko Hezkuntza-arretarako Programari aurkeztu beharko dio gurasoen edo legezko tutoreen arreta-eskaera, txosten medikoarekin eta V. eranskinaren araberako lan planarekin batera. Dokumentu horiek Educaren bidez aurkeztuko dira.
7. Eskaerak ez dira aintzat hartuko eskatzen den dokumentazio guztiarekin aurkezten ez badira.
9. oinarria. Etxeko hezkuntza-arretaren zerbitzuaren esleipena.
1. Etxeko Hezkuntza-arretarako Programaren koordinatzaileak, eskaeraren dokumentazioa jaso ondoan, ikasleari buruzko espediente bat irekiko du, non bilduko baitira hezkuntza-arretaren jarraipenaren eta koordinazioaren agiri guztiak, eta espedientea ebaluazio batzordeari igorriko dio. Kide hauek osatuko dute ebaluazio batzordea:
–Inklusio Ataleko burua.
–Hezkuntza Premien Bulegoko burua.
–NHEBZko zuzendaria.
–Etxeko Hezkuntza-arretarako Programaren koordinatzailea.
2. Etxeko Hezkuntza-arretarako Programaren koordinatzaileak eskaera onartu edo ezetsi den jakinaraziko dio ikaslearen erreferentziako ikastetxeko zuzendariari (orientatzaileari edo zuzendaritza taldeak izendatutako pertsonari).
3. Baliabidea ematea onartuko da baldin eta deialdi honetako oinarrietan ezarritakoa betetzen bada eta kreditu egoki eta nahikoa baldin badago.
4. Etxeko hezkuntza-arretaz arduratuko diren irakasleak esleitu ondoren, programaren koordinatzaileak hasierako bilera bat eginen du tutorearekin, irakasle taldearekin, orientatzailearekin edo zuzendaritza taldeko kideren batekin eta etxeko hezkuntza-arreta emateko esleitutako irakasleekin edo, kasua bada, ospitaleko irakasleekin. Bilera horretan, honako hauek zehaztuko dira, lan planaren arabera: ikastetxearekiko loturari eusteko jarduketak; material, jarduera eta txostenen egutegia eta koordinazio- eta truke-prozedurak; eta jarraipena; ikastetxeak, gainera, irakasleek erabiltzen dituzten testuliburuak jarriko ditu, eta erabiltzen dituzten material digital guztietarako sarbidea ere.
10. oinarria. Eginkizunak.
1. Etxeko Hezkuntza-arretarako Programaren koordinatzailearen eginkizunak.
–Ikastetxeetatik jasotako esku-hartze eskaerak aztertu, tramitatu eta balorazio batzordeari igortzea, foru agindu honetan ezarritako irizpideen arabera.
–Eskaerak baloratzeko prozesuan parte hartzea, balorazio batzordeko kidea den aldetik.
–Bilerak egitea ikaslearen tutorearekin eta irakasle taldearekin, orientatzailearekin edo zuzendaritza taldeko kideren batekin eta Etxeko Hezkuntza-arretarako Programaz arduratzeko esleitutako irakasleekin, honako hauek zehazteko: ikastetxearekiko loturari eusteko jarduketak; material, jarduera eta txostenen egutegia eta koordinazio- eta truke-prozedurak; eta jarraipena.
–Etxeko hezkuntza-arreta ematen duten irakasleen memoriak bildu eta NHEBZko zuzendaritzari aurkeztea, baita koordinatzailearen jarduketen memoria bat ere, bere eskumenen esparruan.
–Programari esleitutako materiala kontrolatzeko eta gordailutzeko prozedurak ezartzea.
–Etxeko hezkuntza-arreta ematen duten irakasleekin eta ikastetxearekin koordinatzea ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxera itzultzea, eta ikastetxeari haren egoeraren berri ematea.
–Indarreko araudiaren arabera aplikatu beharreko beste guztiak.
2. Etxeko Hezkuntza-arretarako Programako irakasleen eginkizunak.
–Ikastetxearekin koordinatzea, bete beharreko eskola programazioa eta erabili behar diren baliabide didaktikoak eta materialak planifikatzeko, baita familiarekin berarekin eta, kasua bada, ospitaleko ikasgelako irakasleekin ere.
–Hezkuntza arloan esku hartzeko planaren berri ematea NHEBZko Etxeko Hezkuntza-arretarako Programaren koordinatzaileari, ikasleen hezkuntza-arreta antolatzeko.
–Banakako lan plana garatzea, irakasle taldeak prestatu duena, zuzeneko arreta pertsonalizatuaren bidez, kontuan harturik ikaslearen osasun egoera eta eritasunaren ondoriozko aldagai sozioafektiboak.
–Irakasle taldeak prestatutako ebaluazio azterketak eta probak ikasleari entregatzea eta zaintzea (gero, irakasle taldeari itzuliko zaizkio, zuzentzeko).
–Hilero txostenak prestatzea egindako lanari buruz, VII. eranskinaren araberakoak, bai eta azken txosten bat ere, VIII. eranskinaren araberakoa, bilduko dituena garatutako alderdiak eta landutako edukiak, ikaslearen aurrerapen akademikoa eta hobetzeko proposamenak, horrelakorik balego. Txosten hori ikastetxeari eta programaren koordinatzaileari igorriko zaie, aztertutako hilabetea bukatu eta hurrengoaren lehenengo bost egun balioduneko epean.
–Eguneroko erregistro bat egitea egindako jarduerei buruz (X. eranskina) eta linean partekatzea etxean ikasleari arreta ematen dion beste irakaslearekin, horrelakorik badago, eta etxeko hezkuntza-arretaren koordinatzailearekin.
–Elkarlanean aritzea irakasle taldearekin ikaslearen ebaluazio prozesuan.
–Erreferentziako taldearekiko lotura sustatzea informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidez (IKTak).
–Ikaslea ikastetxera itzultzea erraztea, jakinarazita zer egoeratan dagoen eta, kasua bada, ikastetxeari orientabideak emanda, jakin dezan komeni ote den harrera eta inklusio jarduerak egitea.
3. Etxeko hezkuntza-arreta behar duen ikasle bat matrikulaturik duten ikastetxeetako irakasleen eginkizunak.
–Ikastetxeko tutoreak hezkuntza zerbitzu horren berri emanen die gurasoei edo legezko tutoreei.
–Tutorea arduratuko da banakako lan plana egiteaz, edo, kasua bada, irakasleek arlo edo irakasgai bakoitzerako prestatzen dutenaren bilketa koordinatzeaz.
–Tutoreak bere jarduna koordinatuko du etxeko hezkuntza-arretaz arduratzen diren irakasleekin, hamargarren oinarri honen bigarren atalean ezarritakoarekin bat.
–Irakasle taldeak, erregulartasunez, erreferentziako taldearekin erabiltzeko prestatutako jarduerak eta materialak emanen dizkie etxeko hezkuntza-arretako irakasleei.
–Tutoreek parte hartuko dute eriondoan dauden ikasleak ikastetxera itzultzeko jardueren diseinuan, kasua bada.
–Tutoreak informazioa emanen dio eriondoan dagoen ikaslearen familiari irakaskuntza jarduerekin eta eskola-errendimenduarekin lotuta dagoen edozein gairi buruz.
–Eriondoan dagoen ikaslearen irakasle taldeko irakasleek informazioa emanen dute beren arlo edo irakasgaien programazio didaktikoaz eta ikaslearekin etxean egiten den hezkuntzaren esku-hartzerako beharrezkoa den beste edozein gauzaz edo agiriz.
11. oinarria. Ikastetxeen jarduketak.
–Ikastetxeek inklusio planean jasoko dute etxeko hezkuntza-arreta behar duten ikasleekin egiten diren jarduketen prozedura.
–Ikastetxeetako orientatzaileek zerbitzu horren berri emanen diete irakasleei, bai eta aholkuak ere hezkuntza-arretaren neurri hori aplikatzeko bete behar den prozeduraz.
–Ikastetxeetako zuzendaritzek familiei jakinaraziko diete etxeko hezkuntza-arreta onartzen duten ala ez.
–Ikastetxeko orientatzaileek eta zuzendaritza taldeko kideren batek parte hartuko dute programaren hasierako koordinazioan, tutorearekin, irakasle taldearekin eta Etxeko Hezkuntza-arretarako Programan parte hartzeko esleitutako irakasleekin batera.
–Ikastetxeetako zuzendaritzek antolatuko dituzte etxeko hezkuntza-arretaren prozesua hasteko baliabideak, behar den dokumentazioa tramitatuko dute ezarritako epeetan, eta tokiak, denborak eta jarduketak bermatuko dituzte koordinazioa izan dadin honako hauen artean: ikastetxea, etxeko laguntza ematen duten irakasleak, familia edo legezko tutoreak eta Etxeko Hezkuntza-arretarako Programaren koordinatzailea, kasua bada.
–Ikastetxeetako zuzendaritzek etxeko hezkuntza-arretaren koordinatzaileari jakinaraziko diote noiz utziko dioten irakasteari programara esleitutako irakasleek ikaslea ikastetxera itzuli behar izateagatik, osasun egoera okertzeagatik, medikuen aginduagatik edo familiak atzera egiteagatik.
12. oinarria. Familien konpromisoak.
–Ezarritako ordutegia errespetatzea eta etxeko hezkuntza-arretaren ardura duen irakasleari behar den aurrerapenaz jakinaraztea noiz ezin duen ikasleak etxeko hezkuntza-arreta jaso, behar bezala justifikatutako arrazoiengatik edo kontsulta medikora joan behar izateagatik. Kasu guztietan, ziurtagiri medikoa aurkeztu beharko zaie etxeko hezkuntza-arretaz arduratzen diren irakasleei.
–Ziurtatzea ordutegi horretan etxean adin nagusiko norbait egonen dela, behar bezalako baimena duena. Adin nagusiko horren izena Etxeko Hezkuntza-arretarako Programaren eskaeran jasoko da.
–Etxean leku eta baldintza egokiak ematea zuzeneko irakaskuntza-lana egiteko, eta ikaslea arreta jasotzeko egoera egokian dagoela bermatzea.
–Elkarlanean aritzea ikastetxearekin eta programako irakasleekin ikasleak lor ditzan aurreikusitako helburuak.
–Ikastetxeko zuzendaritzari jakinaraztea noiz utziko dioten irakasteari programari esleitutako irakasleek, ikaslea ikastetxera itzuli behar izateagatik, osasun egoera okertzeagatik, medikuaren aginduagatik edo familiak atzera egiteagatik.
Hartutako konpromisoak ez betetzeak ekar dezake etxeko hezkuntza-arreta etetea.
13. oinarria. Programazioa.
Erreferentziako ikastetxeak banakako lan plan bat prestatu beharko du, etxeko hezkuntza-arreta behar duen ikaslearen beharrei eta ezaugarriei egokitua.
Kontuan harturik, batetik, arretarako esleitutako denborak, eta, bestetik, osasun arazoak dituzten ikasleen ezaugarri bereziak, etxeko hezkuntza-arretarako saioetan batez ere enborreko irakasgaiak landuko dira.
Gainerako irakasgaietarako (berariazko irakasgaiak eta konfigurazio askekoak), ikastetxeko irakasleek egokitzapenen bat planteatuko dute haiek landu eta ebaluatzeko, lanen eta antzekoen bidez, batez ere eriondoa oso luzea den kasuetan. Halakoetan, etxeko hezkuntza-arretako irakasleek lan horiek koordinatu eta gainbegiratzeko lanak eginen dituzte.
Horregatik, banakako lan plana prestatzean, irakasleek gutxieneko edukiak eta ikasleekin landu beharreko jarduera garrantzitsuenak hautatu beharko dituzte, uneko ebaluazio aldiari dagozkionak gutxienez, eta hurrengokoak ere bai, baldin eta abian den ebaluazio aldia bukatzear badago.
Kontuan izanik ikasleek izaten ahal dituzten premiak haien osasun egoera dela eta, egiten diren jarduerek curriculum desfasea ekidinen dute, eta alderdi sozioemozionalak garatuko dituzte:
–Ahal dela, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKTak) txertatuko dira etxeko hezkuntza-arretaren prozesuetan, telematika bidezko jarduerak egiteko, bultzatzen dituztenak taldearekiko lotura eta ikaslearen eta irakaslearen arteko informazio trukaketa eta komunikazioa.
Esku hartzeko plan hori garatzean, printzipio metodologiko hauek hartuko dira aintzat:
–Banakako hezkuntza-arreta, ikaslearen konpetentzia mailara eta osasun egoerara egokitua.
–Esku hartzeko plana garatzeko jardueren antolaketa malgua, ikasleen premiekin bat etor daitezen.
–IKTak erabiltzea ikaskuntzarako tresna gisa.
14. oinarria. Ebaluazioa.
Ikaslea zer ikastetxetan dagoen eskolatuta, horko irakasle taldeari dagokio ebaluatzea zer ikasi duen ikasleak eta mailaz igoko den.
Oro har gainerako ikasleentzat eta hezkuntza-etapetarako ezarritakoa kontuan izanik hartuko dira mailaz igotzeari eta titulazioei buruzko erabakiak.
–Etxeko hezkuntza-arretako irakasleek zubi-lana eginen dute ikastetxeko irakasleen eta ikasleen artean, eriondoan landutako edukien etengabeko/azken ebaluazioa egiteko balio duten jarduerei dagokienez.
–Ildo horretan, etxeko hezkuntza-arretako irakasleek ikastetxeko irakasleek prestatutako probak eta azterketak entregatu eta zaintzen ahalko dituzte (gero ikastetxeko irakasleei itzuliko dizkiete, zuzentzeko).
–Etxeko hezkuntza-arretako irakasleek txostenak prestatuko dituzte proposatutako helburuak noraino bete diren jasotzeko; horri esker, irakasle taldeak beharrezko osagaiak izanen ditu prozesuaren etengabeko ebaluazioa eta ebaluazio kualitatiboa egiteko.
–Ikastetxeko irakasleek ikaslearen hezkuntza-prozesuaren bilakaeraren berri emanen diote familiari.
15. oinarria. Prestakuntza.
Etxeko Hezkuntza-arretarako Programaren koordinatzaileak begiratuko du programa horretako irakasleek prestakuntza espezializatua izan dezaten; horretarako, irakasleek proposatuko dute zer arlotan behar duten prestakuntza (tutoretza planean eta azken memorian jaso behar da hori).
NHEBZko zuzendaritza taldeak irakasleen prestakuntza arloan eskudun den zerbitzuari igorriko dio proposamen hori, kasuan kasuko prestakuntza espezifikoaren planaren bidez.
16. oinarria. Hezkuntza-arreta emateko asteko ordutegia eta egutegia.
Eskura dauden baliabideen arabera esleituko dira Etxeko Hezkuntza-arretarako Programako orduak. Haur eta Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan, heziketa zikloetan eta Batxilergoan, arreta-ordutegia goiz eta arratsaldekoa izan daiteke, eta, oro har, asteko zenbait egunetan banatuko da, gehienez ere egunean bi orduz etxeko hezkuntza-arreta emateko.
1. Lau ordu izaten ahalko dira astean, gehienez, Haur Hezkuntzako bigarren zikloan hezkuntza-arreta jasotzeko.
2. Lehen Hezkuntzan, asteko ordutegi hau esleitu da hezkuntza-arretarako:
- 1., 2. eta 3. mailak: astean sei ordu, gehienez.
- 4., 5. eta 6. mailak: astean zortzi ordu, gehienez.
3. Lehen Hezkuntzako eskola ordutegian, lehentasunez, enborreko arloak landuko dira.
4. Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan, astean gehienez zortzi ordu erabiltzen ahalko dira hezkuntza-arretarako.
5. Erdi mailako heziketa zikloetan, astean gehienez bost ordu erabiltzen ahalko dira hezkuntza-arretarako.
6. Gizarte eta hizkuntza esparruetako eta zientzia eta matematika esparruetako irakasleen artean banatuko da Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko eskola ordutegia. Ikastetxea antolatzeko arrazoiengatik kontratazio bakarra egiten bada, kontratatutako profesionalak bi esparruak hartu beharko ditu bere gain.
7. Oinarrizko Lanbide Heziketan, astean gehienez lau ordu erabiltzen ahalko dira hezkuntza-arretarako, eta multzo komunetako moduluekin zerikusia duten gaiak landuko dira.
8. Astean ordubete izanen da erreferentziako ikastetxeekin koordinatzeko, eskolak prestatzeko, txostenak egiteko eta abarretarako, eta denbora hori ordutegi osagarritzat hartuko da.
9. Etxeko hezkuntza-arretako irakasleak zer ikastetxeri dauden atxikita, hango eskola egutegia izanen dute.
10. Etxeko hezkuntza-arretaren ordutegia IX. eranskineko ereduaren arabera jasoko da, eta, irakaslea atxikita dagoen ikastetxeko zuzendariak sinatu ondoren, Etxeko Hezkuntza-arretarako Programaren koordinatzaileari igorriko zaio.
11. Adostutako ordutegian aldaketaren bat eginez gero, irakasleak atxikita dagoen ikastetxeari jakinaraziko dio, aurretiaz, ahal bada.
12. Etxeko Hezkuntza-arretarako Programarako orduak eskura dauden baliabideen arabera esleituko dira, bai Haur eta Lehen Hezkuntzan, bai Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.
17. oinarria. Nola kudeatu eta ordaindu Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe itundu pribatuetako ikasle eriei edo eriondoan daudenei etxeko hezkuntza-arreta emateko esleitzen diren baliabideak.
1. Ikastetxe bakoitzaren hezkuntza-ituna formalizatzeko agirian jasota geldituko da zer eskubide eta elkarrekiko zer betebehar dituzten hezkuntza administrazioak eta ikastetxe itunduaren titularrak. Agiri horretan, klausula gehigarri bat sartuko da, non jasoko baita zer baliabide onesten diren ikastetxe itundu bakoitzerako, foru agindu baten bidez onetsi ondoren deialdi publiko bat, diru baliabideak esleitzeko Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan profesionalak kontratatzeko, hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei arreta eman dakien.
2. Kontzeptu horrengatik giza baliabideak jaso ahal izateko, ikastetxe itunduek hezkuntza administrazioaren eta irakaskuntza pribatuko enpresen eta sindikatuen artean adostutako neurriak aplikatu beharko dituzte, hain zuzen, itunak iraungitzearen ondorioz ukitutako irakasleak eta langile osagarriak birkokatzekoak. Giza baliabidea emanen da baldin eta ikasleak ikastetxean jarraitzen badu eta baliabide horren beharra badago.
3. Bertan behera utziko dira eri edo eriondoan dauden ikasleek hezkuntza-arreta jaso dezaten eman diren diru baliabideak, baldin eta ikaslea ikastetxera itzultzen bada, bere osasun egoerak okerrera egiten badu, mediku batek hala agintzen badu edo familiak eskaeran atzera egiten badu.
18. oinarria. Datuak bildu eta lagatzea.
Etxeko hezkuntza-arreta jasotzen duten ikasleen datu pertsonalak.
1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz, ikastetxeek, beren hezkuntza-lana egitearren, behar adina datu pertsonal biltzen ahal dituzte hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleei buruz eta beste inguruabar batzuei buruz, horien berri izatea beharrezkoa denean ikasleei orientazioa eta hezkuntza emateko.
2. Legezko ordezkariek eta ikasleek berek lagundu beharko dute xedapen gehigarri horretan adierazitako informazioa ematen eta lortzen.
3. Ikasle bat programan sartzeak berekin ekarriko du onespena ematen duela bere datuen tratamendurako, datuak babesteari buruzko legedian ezarri bezala.
4. Etxeko hezkuntza-arreta jasotzen duten ikasleen datuen tratamendua egiteko, hezkuntzari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko da, baita datu pertsonalak babesteko legeetan ezartzen diren arau teknikoak eta antolaketakoak ere, eta datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatuko da.
5. Irakasleak eta gainerako langileak, beren funtzioak betetzeko erabiltzen badituzte ikasleen datu pertsonalak eta familiakoak, eragina izaten ahal dutenak adingabeen edo horien familien ohorean eta intimitatean, isiltasunaren betebeharrari lotuta geldituko dira, legeetan ezarri bezala.
19. oinarria. Bestelako informazio nabarmenak.
1. Arrazoi medikoengatik edo batzordeak egokitzat jotzen dituen beste arrazoi batzuengatik etxeko hezkuntza-arreta eteten denean, kontratatutako irakasleak ikastetxearen esanetara geratuko dira kontratua amaitu arte.
2. Etxeko hezkuntza-arretako ordutegia, ahal dela, goizekoa izanen da, ikastetxera itzultzea errazteko. Ordutegia adosterakoan, kontuan hartuko dira tratamendu eta bisita medikoen orduak.
3. Behin eta berriz ez bertaratzeak ekarriko du kasua etxeko hezkuntza-arretako batzordean berriz ebaluatzea.
4. Eskaera berriak onartzeko epea ikasturtea amaitu baino hirurogei egun lehenago bukatuko da, gutxi gorabehera. Epearen azken egunaren berri emanen da kasurako egokiak diren bideak erabiliz (NHEBZko webgunea eta tramiteen fitxa).
5. Ikastetxera itzultzeko prozesua bitartean diziplina-neurriren bat sortzen duen egoeraren bat gertatzen bada, etxeko hezkuntza-arretan ere halakotzat joko dira.
II. ERANSKINA.–ETXEKO HEZKUNTZA-ARRETARAKO ESKAERA
(Familiak bete beharrekoa)
Izen-deiturak: ............................................................................... NAN zenbakia: ........................... Helbidea (udalerria):............................... Kalea: ...................................................... Posta kodea: .......... Telefonoa: ............................................ Helbide elektronikoa: ................................................................. Ikaslearen aita, ama edo legezko tutorea naizen aldetik, ikaslea ........................................................... (izen-deiturak) ........................................................................................ ikastetxean baitago eskolatuta, ........................................................................... ikasketak egiten.
1) Justifikatzen dut:
Semea edo alaba edo ordezkatzen dudana ezin dela erregulartasunez klasera joan ikastetxe horretara eri dagoelako.
2) Eskatzen dut:
Etxeko hezkuntza-arreta, eriondo luzeagatik, eriondoak irauten duen bitartean.
3) Baimena ematen dut:
Etxeko hezkuntza-arreta egiteko esleitu diren langileak familiaren etxean sartu eta egoteko, etxeko hezkuntza-arreta emateko aipatutako ikasleari.
HELBIDEA, HEZKUNTZA-ARRETA EMATEKO JARDUERA EGITEKO
(bete behar da baldin eta ez bada familiaren etxea)
Herria: .................................................................................................................................... Kalea: ............................................................... Zenbakia: ....... Posta kodea: ...................... Telefonoa: .............................................................................................................................. |
Etxeko hezkuntza-arretaren ordutegiari eragiten ahal dioten inguruabar garrantzitsuak:
4) Konpromiso hauek hartzen ditut:
–Ezarritako ordutegia errespetatzea eta etxeko hezkuntza-arretaren ardura duen irakasleari behar den aurrerapenaz jakinaraztea noiz ezin duen ikasleak etxeko hezkuntza-arreta jaso, behar bezala justifikatutako arrazoiengatik edo kontsulta medikora joan behar izateagatik. Kasu guztietan, ziurtagiri medikoa aurkeztu beharko zaie etxeko hezkuntza-arretaz arduratzen diren irakasleei.
–Ziurtatzea ordutegi horretan etxean adin nagusiko norbait egonen dela, behar bezalako baimena duena. Adin nagusiko horren izena Etxeko Hezkuntza-arretarako Programaren eskaeran jasoko da.
–Etxean toki bat eta baldintza egokiak ematea zuzeneko irakaslana egoki egiteko. Halaber, bermatu behar du ikaslea egoera egokian dagoela etxeko hezkuntza-arreta jaso ahal izateko.
–Elkarlanean aritzea ikastetxearekin eta programako irakasleekin ikasleak lor ditzan aurreikusitako helburuak.
–Ikastetxeko zuzendaritzari jakinaraztea noiz utziko dioten irakasteari programari esleitutako irakasleek, ikaslea ikastetxera itzuli behar izateagatik, osasun egoera okertzeagatik, medikuaren aginduagatik edo familiak atzera egiteagatik.
–Baimena ematea ikastetxeko irakasleek, orientatzaileek, etxeko hezkuntza-arretako irakasleek eta etxeko eta ospitaleko hezkuntza-arretako koordinatzaileek sarean lan egin dezaten osasun-profesionalekin eta ospitaleko hezkuntza-arreta jasotzen duen ikaslearekin aldi berean esku hartzen duten beste eragile batzuekin, baldin badaude.
–Modu aktiboan parte hartzea ikastetxeak ikaslea bertara itzultzeko diseinatutako planaren helburuak lortzeko lanean.
5) Adierazten dut:
Ezinezkoa izanik ziurtatzea gurasoetako bat edo legezko tutorea egotea etxean hezkuntza-arreta ematen den bitartean, honako honen esku uzten dela:
Izen-deiturak: .................................................................................................................................... jauna/andrea, NAN zenbakia: ............................................
Pertsona hori adinez nagusia da, eta etxean egonen da etxeko hezkuntza-arretak irauten duen denbora guztian.
...................................................(e)n, ...........(e)ko ..........................aren ..........(e)(a)n.
III. ERANSKINA.–HASIERAKO TXOSTEN MEDIKOA
(*) Izartxo hori duten laukiek beteta egon beharko dute, emandako informazioa ezinbestekoa baita kasua baloratzeko. Txostena ez badago beteta, ez da baloratuko batzordean. |
Medikua (izen-deiturak): .........................................................................................................................
Elkargokide zenbakia*: ........................................
Jakitera ematen dut ezen .................................................................................................................. izeneko pazienteak* arreta jasotzen duela ................................................................... osasun zentroko* .................................................................................................................. zerbitzuan*
Honako hezkuntza-arreta hau gomendatzen da (betiere osasun-aginduz):
Hezkuntza-arreta ETXEAN (ikaslea ezin da ikastetxera joan bere eritasun- eta/edo eriondo-prozesua dela eta. Etxeko arreta astean 4-8 ordukoa izanen da gehienez, hezkuntza-etaparen arabera).
KALKULATUTAKO DENBORA: aurreikuspenen arabera, ezinezkoa izanen du ikastetxera joatea
................................................................ arte*.
(zehaztu zenbat egun/aste/hilabete)
Ikaslearen egoera justifikatzen duten arrazoiak, bere ikastetxera joaterik ez izatea eragiten dutenak (deskribatu arrazoi medikoak)*:
Etxeko Hezkuntza-arretarako Programako irakasleek jakin beharreko inguruabarrak, etxeko hezkuntza-arretarako garrantzitsuak baitira*:
Eta hori justifikatzen da ikaslea Etxeko Hezkuntza-arretarako Programan sar dadin.
...................................................(e)n, ...........(e)ko ..........................aren ..........(e)(a)n.
Sinatua (osasun-langilea)*:
Zigilua*:
IKASTETXEKO ZUZENDARITZARI ZUZENDUA
IV. ERANSKINA.–ETXEKO HEZKUNTZA-ARRETAREN BERREBALUAZIOA-TXOSTEN MEDIKOA
(*) Izartxo hori duten laukiek beteta egon beharko dute, emandako informazioa ezinbestekoa baita kasua baloratzeko. Txostena ez badago beteta, ez da baloratuko batzordean. |
Medikua (izen-deiturak): .......................................................................................................................
Elkargokide zenbakia*: ........................................
Jakitera ematen dut ezen .................................................................................................................. izeneko pazienteak* arreta jasotzen duela ...................................................................... osasun zentroko* .................................................................................................................. zerbitzuan*
Etxeko hezkuntza-arreta luzatzeko beharra (edo beharrik eza) berriz ebaluatu ondoren, arreta hori laster delako bukatzekoa, baloratu da goian aipatutako ikasleak honako hau behar duela (HIRU AUKERETAKO BAT HAUTATU):
LUZATZEA hezkuntza-arreta OSOA ETXEAN (ikaslea ezin da ikastetxera joan bere eritasun- eta/edo eriondo-prozesua dela eta). Etxeko arreta astean 4-8 ordukoa izanen da, hezkuntza-etaparen arabera).
KALKULATUTAKO DENBORA: aurreikuspenen arabera, ezinezkoa izanen du ikastetxera joatea ……………………………………… arte*. (zehaztu zenbat egun/aste/hilabete).
Ikastetxera itzultzea baloratzen bada:
Bere ikastetxera ITZULTZEA eta etxeko hezkuntza-arreta bukatzea. Ikastetxera itzultzeko osasun-gomendioak ere ematen dira (aurrerago zehaztuko dira, hurrengo txostenean).
ETXEAN ETA IKASTETXEAN HEZKUNTZA-ARRETA KONBINATUA emateko proposatzea (hezkuntza-arreta astean 2-4 ordukoa izanen da, hezkuntza-etaparen arabera), ikaslea IKASTETXERA PROGRESIBOKI ITZUL DADIN. Zehaztu ikastetxera astean zenbat saiotan/egunetan joaten ahalko den: ..................................
KALKULATUTAKO DENBORA, ETXEAN ETA IKASTETXEAN HEZKUNTZA-ARRETA KONBINATUA EMATEKO, IKASLEA IKASTETXERA PROGRESIBOKI ITZUL DADIN*: (zehaztu zenbat egun/aste/hilabete): ...............................
Modalitatea hautatzea justifikatzen duten arrazoiak (azaldu arrazoi medikoak)*:
Proposamena, datekin eta ikastetxearekin komunikatzeko bideekin (aurrez aurre / telefonoz / posta elektronikoz), ikastetxera itzultzeko planean laguntzeko*:
Hala baloratzen bada ikastetxera itzultzeko modua zehaztea. Ikastetxera itzultzeko planean ikastetxeek kontuan hartu behar duten osasun-informazio garrantzitsua*:
Eta hori justifikatzen da ikaslea Etxeko Hezkuntza-arretarako Programan sar dadin.
...................................................(e)n, ...........(e)ko ..........................aren ..........(e)(a)n.
Sinatua (osasun-langilea)*:
Zigilua*:
IKASTETXEKO ZUZENDARITZARI ZUZENDUA
V. ERANSKINA.–IKASLEAREN ERREFERENTZIAKO IKASTETXEAREN BANAKAKO LAN PLANA, ETXEKO HEZKUNTZA-ARRETARAKO PROGRAMARAKO
(Irakasle taldeak bete beharrekoa)
1. Ikaslearen identifikazio datuak:
Izena: | Deiturak: | |
Jaioteguna: | ||
Etapa: | Ikasmaila: | |
Hizkuntza eredua: | Programa (IIP, AIP, FIP...) | |
2. Banakako lan proposamena.
Ikastetxearen erabakiz etxeko hezkuntza-arretan landuko diren irakasgaiak/arloak gehituko dira. Hurbilketa orokor bat egin behar da, ez espezifikoa irakasgai bakoitzetik, kasuan kasuko ikaslearekin lan egiteko moduari buruz. Programazio horiek gida orokor bat izan nahi dute etxeko hezkuntza-arretako irakasleentzat.
IRAKASGAIA: |
Irakaslearen izen-deiturak: Helbide elektronikoa: |
Denboraren antolaketa: |
Edukiak: |
Jarduerak: |
Ebaluazioa: |
Testuliburua: Irakasgaiaren Classroom delakoan sartzeko esteka eta pasahitza: Erabilitako beste baliabide didaktiko batzuk: |
.....................................................(e)n, 20...(e)ko .........................................aren ..........(e)(a)n.
Ikus-onetsia
TUTOREA IKASKETABURUA
VI/A ERANSKINA.–OSASUN MENTALEKO HASIERAKO TXOSTENA
(*) Izartxo hori duten laukiek beteta egon beharko dute, emandako informazioa ezinbestekoa baita kasua baloratzeko. Txostena ez badago beteta, ez da baloratuko batzordean. |
Osasun mentaleko profesionala (psikiatra, psikologo klinikoa, psikologo sanitario orokorra):*
..........................................................................................................................................................
Elkargokide zenbakia*: ................................................
Jakitera ematen dut ezen .................................................................................................................. izeneko pazienteak* arreta jasotzen duela ....................................... osasun zentroan*. Honako hezkuntza-arreta hau gomendatzen da (betiere osasun-aginduz)*:
Hezkuntza-arreta ETXEAN (ikaslea ezin da ikastetxera joan bere eritasun- eta/edo eriondo-prozesua dela eta. Etxeko arreta astean 4-8 ordukoa izanen da, hezkuntza-etaparen arabera).
KALKULATUTAKO DENBORA: aurreikuspenen arabera, ezinezkoa izanen du ikastetxera joatea ……………………………………… arte*. (zehaztu zenbat egun/aste/hilabete).
Ikaslearen egoera justifikatzen duten arrazoiak, bere ikastetxera joaterik ez izatea eragiten dutenak (deskribatu arrazoi klinikoak)*:
Proposamena, datekin eta ikastetxearekin komunikatzeko bideekin (aurrez aurre / telefonoz / posta elektronikoz), ikaslearen egoeraren jarraipena egiteko*:
Etxeko Hezkuntza-arretarako Programako irakasleek jakin beharreko inguruabarrak, etxeko hezkuntza-arretarako garrantzitsuak baitira*:
Ikaslearen jarraipena dagokion osasun mentaleko zerbitzuan*:
Agindutako kontsultetara joaten da: BAI EZ
Osasun mentaleko profesionalen jarraibideak edo gomendioak betetzen ditu: BAI EZ
Eta hori justifikatzen da ikaslea Etxeko Hezkuntza-arretarako Programan sar dadin.
...................................................(e)n, ...........(e)ko ..........................aren ..........(e)(a)n.
Sinatua (osasun-langilea)*:
Zigilua*:
IKASTETXEKO ZUZENDARITZARI ZUZENDUA
VI/B ERANSKINA.–ETXEKO HEZKUNTZA-ARRETAREN BERREBALUAZIOA-OSASUN MENTALEKO TXOSTENA
(*) Izartxo hori duten laukiek beteta egon beharko dute, emandako informazioa ezinbestekoa baita kasua baloratzeko. Txostena ez badago beteta, ez da baloratuko batzordean. |
Osasun mentaleko profesionala (psikiatra, psikologo klinikoa, psikologo sanitario orokorra):*
..........................................................................................................................................................
Elkargokide zenbakia*: ................................................
Jakitera ematen dut ezen ............................................................................................................... izeneko pazienteak* arreta jasotzen duela ............................................................... osasun zentroan*.
Etxeko hezkuntza-arreta luzatzeko beharra (edo beharrik eza) berriz ebaluatu ondoren, arreta hori laster delako bukatzekoa, baloratu da goian aipatutako ikasleak honako hau behar duela (HIRU AUKERETAKO BAT HAUTATU):
LUZATZEA hezkuntza-arreta OSOA ETXEAN (ikaslea ezin da ikastetxera joan bere eritasun- eta/edo eriondo-prozesua dela eta). Etxeko arreta astean 4-8 ordukoa izanen da, hezkuntza-etaparen arabera).
KALKULATUTAKO DENBORA: aurreikuspenen arabera, ezinezkoa izanen du ikastetxera joatea ……………………………………… arte*. (zehaztu zenbat egun/aste/hilabete).
Ikastetxera itzultzea baloratzen bada:
Bere ikastetxera ITZULTZEA eta ETXEKO HEZKUNTZA-ARRETA BUKATZEA. Ikastetxera ITZULTZEKO GOMENDIOAK ere ematen dira (aurrerago zehaztuko dira, hurrengo txostenean).
ETXEAN ETA IKASTETXEAN HEZKUNTZA-ARRETA KONBINATUA emateko proposatzea (hezkuntza-arreta astean 2-4 ordukoa izanen da, hezkuntza-etaparen arabera), ikaslea IKASTETXERA PROGRESIBOKI ITZUL DADIN. Zehaztu ikastetxera astean zenbat saiotan/egunetan joaten ahalko den: ...............................
KALKULATUTAKO DENBORA, ETXEAN ETA IKASTETXEAN HEZKUNTZA-ARRETA KONBINATUA EMATEKO, IKASLEA IKASTETXERA PROGRESIBOKI ITZUL DADIN*: (zehaztu zenbat egun/aste/hilabete): ......................................
Proposamena, datekin eta ikastetxearekin komunikatzeko bideekin (aurrez aurre / telefonoz / posta elektronikoz), ikastetxera itzultzeko planean laguntzeko*:
Modalitatea hautatzea justifikatzen duten arrazoiak (azaldu arrazoiak)*:
Hala baloratzen bada ikastetxera itzultzeko modua zehaztea. Ikastetxera itzultzeko planean ikastetxeek kontuan hartu behar duten informazio garrantzitsua*:
Sinatua (osasun mentaleko profesionala)*:
Ikaslearen jarraipena dagokion osasun mentaleko zerbitzuan*:
Agindutako kontsultetara joaten da: BAI EZ
Osasun mentaleko profesionalen jarraibideak edo gomendioak betetzen ditu: BAI EZ
Eta hori justifikatzen da ikaslea Etxeko Hezkuntza-arretarako Programan sar dadin.
...................................................(e)n, ...........(e)ko ..........................aren ..........(e)(a)n.
Sinatua (osasun mentaleko profesionala)*:
VII. ERANSKINA.–ETXEAN ARRETA JASOTZEN DUEN IKASLEARI BURUZKO HILEKO TXOSTENA
1. Ikaslearen datuak.
Izen-deiturak | ||
Adina | Ikasmaila | Etapa |
Ikastetxea | Herria | |
2. Irakasleen datuak.
Izen-deiturak (1. irakaslea) | Izen-deiturak (2. irakaslea) |
3. Arretaren gaineko datuak.
Hasiera eguna | Agiria entregatzeko eguna | Asteko ordu kopurua | |
Programatutako ordu kopurua, txostenean azaldutako aldirako | Emandako ordu kopurua | Programaturik egonda ere, eman ezin izan diren orduak | |
Eman ez diren eskola-orduak (adierazi eguna) | Arrazoia | ||
Ikaslea dela eta, ikastetxeko irakasleekin eta beste profesional batzuekin koordinatzeko egunak. | |||
Data | Bertaratutakoak | Jorratutako gaiak. | Hartutako erabakiak. |
4. ...............................................(e)an (hilabetea) landutako alderdiak.
Arloa | Landutako edukiak | Ebaluazioa, lorpenak eta zailtasunak |
5. Bestelako informazio esanguratsua.
6. Hurrengo hilabeterako lan proposamena.
...................................................(e)n, ...........(e)ko ..........................aren ..........(e)(a)n.
VIII. ERANSKINA.–ETXEAN ARRETA JASOTZEN DUEN IKASLEAREN AZKEN TXOSTENA
Erreferentziako ikastetxera bidaltzeko
1. Ikaslearen datuak.
Izen-deiturak | ||
Adina | Ikasmaila | Etapa |
Ikastetxea | Herria | |
2. Irakasleen datuak.
Izen-deiturak (1. irakaslea) | Izen-deiturak (2. irakaslea) |
3. Etxeko hezkuntza-arretaren gaineko datuak.
Etxeko Hezkuntza-arretarako Programaren hasiera data | Etxeko Hezkuntza-arretarako Programaren bukaera data | |
Arreta egunak astean | Arreta orduak astean | |
Etxeko arretan emandako ordu kopurua, guztira | ||
Lankidetza maila | |||
Ikaslearen partetik | BAXUA | ERTAINA | ALTUA |
Ikaslearen familiaren partetik | BAXUA | ERTAINA | ALTUA |
4. Eriondoan landutako alderdiak.
Curriculum arloak/irakasgaiak | Landutako edukiak | Ebaluazioa, lorpenak eta zailtasunak |
Ikaslea ebaluatzeko aplikatutako tresna espezifikoak |
Ikasleak egindako lanaren azken balorazioa, programatutako edukien arabera: |
Bestelako informazio esanguratsua |
Ikaslea ikastetxera itzultzeko orientabideak |
...................................................(e)n, ...........(e)ko ..........................aren ..........(e)(a)n.
IX. ERANSKINA.–ETXEKO HEZKUNTZA-ARRETAREN ORDUTEGIA
Ikaslearen datuak.
Izena: | Deiturak: |
Ikasmaila: | Ikastetxea: |
Etxeko hezkuntza-arreta emateko esleituriko irakasleen datuak.
Izena: | Deiturak: |
Helb. elektr.: | Espezialitatea: |
Hezkuntza-arreta emateko asteko ordutegia.
Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
IKASTETXEAREKIN KOORDINATZEKO EZARRITAKO ASTEKO ORDUA:
Ikastetxeko zuzendaria
ZIGILUA:
X. ERANSKINA.–ETXEAN ARRETA JASO DUEN IKASLEAREN EGUNEROKO ERREGISTROA
IKASLEA: ..........................................................................................................................................
Data | Irakaslea | Egindako jardueren azalpen laburra | Gorabeherak. Oharrak |
XI. ERANSKINA.–ESKAERA EGITEKO PROZEDURA LABURBILTZEN DUEN TAULA
ARDURADUNA | EKINTZA | BALIABIDEA |
FAMILIA | Etxeko Hezkuntza-arretarako Programaren eskaera ikastetxeko zuzendaritzan aurkeztea | II. ERANSKINA III. EDO VI A ERANSKINA |
TUTOREA | Ikastetxeak ikaslearen eskola egoerari buruzko hasierako txostena betetzea. Ikaslearen banakako lan planaren proposamena egitea irakasle taldearekin batera, eta ikasketaburuari aurkeztea. | V. ERANSKINA |
IKASTETXEAREN ORIENTAZIOA | Dokumentazioa jasotzea eta NHEBZko Etxeko Hezkuntza-arretarako Programaren koordinatzaileari igortzea | II. ERANSKINA III. EDO VI A ERANSKINA V. ERANSKINA |
ETXEKO HEZKUNTZA-ARRETAREN ZERBITZUAREN ESLEIPENA LABURBILTZEN DUEN TAULA
ARDURADUNA | EKINTZA | BALIABIDEA |
NHEBZ-KO ETXEKO HEZKUNTZA-ARRETAREN KOORDINATZAILEA | Espedientea irekitzea eskaerarekin | |
Esku hartzeko jasotako eskaerak aztertu, tramitatu eta balorazio batzordeari igortzea | ||
Ikastetxeari jakinaraztea baliabidea onartu den ala ez | ||
IKASTETXEA | Familiari jakinaraztea baliabidea onartu den ala ez |
Iragarkiaren kodea: F2611346
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
