174. ALDIZKARIA - 2026ko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

Irati Biosfera Erreserbako Partzuergoaren estatutuak aldatzea

Aezkoako Batzarre Nagusiaren Osoko Bilkurak, abuztuaren 3an egindako bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1.–Hasiera batez onestea Irati Biosfera Erreserbaren estatutuen aldaketa.

2.–Aldaketa jendaurrean jartzea, hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, 4/2019 Foru Legeak, otsailaren 4koak, Nafarroako Toki Administrazioa Erreformatzen duenak, 212.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, edozein pertsonak espedientea aztertu eta beharrezkotzat jotzen dituen alegazioak aurkeztu ahal izan ditzan.

Espedientea Aezkoako Batzarreko Idazkaritzan dago jendaurrean. Jakinaren gainean egon dadin eta ondorioak izan ditzan argitaratzen da.

Ariben, 2026ko abuztuaren 19an.–Batzarreburua, Carlos Bueno Reca.

Iragarkiaren kodea: L2611348