2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELORTZIBAR
Aldaketa, Iharnozko UE-2.1 exekuzio-unitateko eta 9. lurzatiko birpartzelazio-proiektuan. Jendaurrean jartzea
Udalak, 2026ko abuztuaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Iharnozko UE-2.1 exekuzio-unitateko eta 9. lurzatiko birpartzelazio-proiektuan, Iharnozko UE-2.1 exekuzio-unitateko eta 9. lurzatiko birpartzelazio-batzordeak sustaturik.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko jotzen diren alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan, 74. artikuluan eta bat datozenetan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Noainen, 2026ko abuztuaren 12an.–Jarduneko alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L2611147